L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 4 (1983-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Lurreko marikak

 

Auxtin Zamora

 

Bipien otruntzak,

lurreko marikak,

hezurrekin xutik, larru ta hileak,

lau haizeentzat zer pasaia lekuak!

 

Bihotzen barneak,

hutsez mugatuak,

elgar atxematen ez duten bidetan

bezala, bakarka, badaude landetan.

 

Keeten artean,

morroitasunean,

mirailen argiez, soa zauritua,

ez dakite zer den pasioen sua.

 

Xirulan, mirulan,

ezpainen puntetan,

xoriak bezala, hitzak, ttiu ttiuetan,

handik ez hemendik: zoazt'ezin erran!

 

Altxorraren bilan,

muinak daldaretan,

ez dute ikusten aintzin, aintzinean,

uztaren urrea, ogi bihietan.

 

Uste gabetarik,

zoko batetatik,

sortuko zaiote sasi bat ixilik,

joanen baitira «ad patres» itorik!

 

Hauts ate ta gate!

Xul aira zaitezte!

zango makiletarik ateraturik,

zeruko arraioez berriz pizturik,

Hauts ate ta gate!

Xu! aira zaitezte!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.