Haizearen eskuetan...
Pantxoa Etxegoin
Haizearen eskuetan zeuden,
Esperantza nahian, nere malko hurtuak
Udazken ekiak dakarren loreak
Ekarri dit promes, berriro ere amets
Desesperatu gabe, hegal kolpe batean,
Haizeak darama sentipena, nere bizitza...
Etorri da negu latza, elur xuri jauntzia
Gauak nabari dira, ibai luzeetan barna
Nere barne zulo zulotik datorren oihuak
Dei egiten du lurrezko maitasunari
Eztia zait amodioa, badaukat itxaropena
Harkaltzetan, soinua bezala.
Bi lore, zure ezpain ertzetatik hazten dira
Ez dira zimelduko, ura emango diet bizitzeko
Nere bihotza, ez da lehortuko
Zure abotza du entzungo
Zure abotza dut entzungo
Amodiorik gabekoa, oi itsas nabarra
Iguski epel ondoren, nere gorputz hostua
Arnasa itoen indarrean gaindi...
Aska nere gogoa!
Begira egiezu, itsas uhain horiei
Lerden eta ixilik doatzi
Gure gorputzeko euriaz bustirik
Euri belarraz, harkaitzen izertiaz.
Egunero gehiago, beretzen dizkit itsasoak
Ixuri ditudan intziri eta negarrak
Negu hotzak ihes egiten dit eta,
Zuhaitzen fruitutzeetan, zoriontsuago
izanen naiz.
Agian hego-haizeak ekarriko dit,
Uhain gainetatik, kresal usain sendo bat
Agian, etorkizunaren indarra,
Nere behatz gogortuetan daukat.
|