| 
 
 
Agur Garaziri
 
 
 
Terexa Idiart
 
 
 
                     1
 
Mendi gain batetik agur Garaziri
 
Egun eder huntan iguzkiz igeri
 
Hegoak igorririk lanhoak ihesi
 
Leku pollitagorik ez duket ikusi
 
 
 
                     2
 
Hemengo herriak mendien alzoan
 
Edo berdin orobat Errobi ondoan
 
Etxe xuri gorriak jarririk multxoan
 
Hola egon ditela orai eta geroan.
 
 
 
                     3
 
Laborari etxeak zelai berdeetan
 
Bai ere han hemenka patar batzuetan
 
Bizia eremaiten lan eta borrokan
 
Laborariek ardura haz dute buruan
 
 
 
                     4
 
Zonbat Garaztarrek utzia Garazi
 
Hemendik urrun dira bortxaz nunbait bizi
 
Sor herriak ez ditu sekula ahantzi
 
Zertako ez ditu lekuan atxiki?
 
 
 
                     5
 
Zonbat etxe hustuak gure mendietan
 
Arbasoen lanak oro debaldetan
 
Laparrak nasai heldu heien bazterretan
 
Ez badira erori arrotz eskuetan
 
 
 
                     6
 
Aintzina goazin geroari buruz
 
Mintzaira eta lurra ongi begiratuz
 
Baitezbada indarrak elgarri juntatuz
 
Debaldetako aharrak gutarik urrunduz
 
 
 
GAXUXA
 
 
 
              
             |