L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 6. Garazi (1984-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Agur Garaziri

 

Jean Arrossagaray

 

                        Airea: Antton eta Maria

 

                        1

Behin gehiago nola xoria kantatzen

Halaber hasten naiz gaur pertsuen moldatzen

Garazi maitea dut ainitz goraipatzen

Hori merezi duzu gaur ez dut dudatzen

Ohorea derauzut hitz hutsez mugatzen

 

                        2

Hitz hutsez muga baino ainitz gehiago

Merezi duzula zuk gogoetan nago

Garazi zaitut denak baino maiteago

Urrez bezti bazina nuke nahiago

Hupatzeko besteak baino-re gorago

 

                        3

Guretzat Garazi da izaitez premuan

Zure haurtxo ttipiak gauden eremuan

Lur onaren fruitua noiz daike damuan

Sustengatuko zaitut gaur indar fermuan

Betikotz egon zaiten denen estimuan

 

                        4

Estimua baitago izan ederrena

Merezitu ta lehen eman zauzutena

Atxik azu betiko azkarren gemena

Zaudelakoan beraz guretzat onena

Hortakotz duzu hartze denen aipamena

 

                        5

Aipamenean zaude oraindik Garazi

Omena merezituz baita irabazi

Onerakoan duzu beti izan grazi

Zure haurtxo naiz eta behar dut ikasi

Zure oinen azpian nola daiken bizi

 

                        6

Amatzat hartzen zaitut herri nagusia

Sortu naizen menetik zaitut ikusia

Zure odola daukat xurgan iretsia

Garazik nerauka ni sortzetik hezia

Nola lehoin gazte bat ezin onetsia

 

                        7

Beti segitzekotan dantza eta pertsu

Kantuz egon zaite zu betitik amultsu

Gozotasuna bada egoiten indartsu

Zure eginkizunak bitela dohatsu

Anai-arrebak kausi ez gaiten herratsu

 

                        8

Herratsu izaitea munduko tormenta

Gaizkirat nehor orai ez gaitela tenta

Garazi ixiltzen dut gaur ene terrenta

Enetzat egin zazu beraz testamentua

Ene heinaz bainago zure beztimenta

 

                        9

Zerbait kantatua dut xuxen edo makur

Gostukoa ez dena nehork ez irakur

Garazik hartze zuen hortaz nago segur

Aipamen xume denaz zertarako beldur

Bere haurtzat daukanak egitea agur.

 

83/1/31

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.