Gizonak gaurko mendean
Mañex Lanathua
Gizonak gaurko mendean ez du baliorik. Orduan zer balio izan lezake hunen hitzak?
Hitzak galdu du bere balioa eta bizkitartean ez gira zekula gaur bezainbat mintzatu. Hitza, elea denetan ari da kafe xehatzeko mekanikaren burdin soinuarekin.
Hitzaren ez balioa hortarik heldu da, hitzaren indar zintzoa lanpustua, eta iztilkatua dela. Hitza jostagailu da. Soinua, azantza, otsa, karranka, buru beharrien mozkortze merkea da hitza.
Ixiltasuna, gauza gordea, ezin argituzko mixterio lanbrodun iheskorrak beldurgarri bilakatu zaizkugu.
* * *
Izar ihitzaren mixterio eskasez, orai ote da olerkarien heriotz eguna?
* * *
Hiri Mañex Erdozainzi-Etxart,
hiri Bitoriano Gandiaga,
eta zueri poeta laguneri,
hedagiko oihal artean laster-gordeka,
jostetaka,
tirurika doan
haurraren moxkor burxoroa.
Uhaitze
|