Kixote berria
Jean Louis Davant
Oraiko Don Kixote astoz badabila
Edo bi zaldirekin mutila bezala
Batetan du gorputza, bestean arima
Gizon zatitua da gaurko euskalduna.
Santxo aldiz badoa Mercedes batetan
Bere uhartetxoaz araiz jabetzera
Kixoteren nagusi egon da betitan
Errotaren haizetik errex du eihera.
Egiazkoak dira gaurko gizandiak
Gizonezkoa berriz ehaiten dutena
Santxok zerbitzen ditu bainan ez ikusten.
Kontsola zaitez arren, Kixote haundia
Berdin zatitua da haien erresuma
Eta gure aleaz ari beti husten.
Oso zatitua da oraiko gizona
Ta zu zara batasun emaiten diona.
|