Nagusiaren nigarrak...
Daniel Landart
Gure nagusia, gaixo nagusia
Goizetik arrats ta urte guzia
Nigarrez, nigarrez, nigarrez ari da.
Nigarrez aritzeko,
Nigarrez aritzeko
arrazoinak, arrazoin haundiak
ba omen ditu.
Ta nagusiaren nigarrek
langilearen, langilearen
bihoiz «eria» hunkitzen.
Nagusiaren
nigarrez aritzera ez uzteko
Kontsolatu beharko dugu
Ta nagusiaren kontsolatzeko
langileek, langileek
irabazi berarentzat
lan gehiago
egin beharko!...
Gure nagusia gaixo nagusia
Goizetik arrats ta urte guztia
Nigarrez, nigarrez ,nigarrez ari da.
Nagusiaren
nigarrez aritzera ez uzteko
langileek, langileek
ez du lanari baizik pentsatuko
Lan eta lan, lan eta lan, lan eta lan,
lan eta lan, lan eta lan, lan eta tan,
lana, lana, lana, lana,
Langileak ez du lanari baizik pentsatuko...
eta greba horiek, greba zikin horiek
bazterrera utziko!
Gure nagusia, gaixo nagusia
Goizetik arrats ta urte guztia
Nigarrez, nigarrez, nigarrez ari da.
Nagusiaren
nigarrez aritzera ez uzteko
langileak langileek
beti eta beti beti eta beti, beti, beti
beti eta beti beti, beti
haren zerbitzuko
egon beharko!
Ahalaz, ahalaz, bakantzarik ere
ez hartuko!
Lan eta lan, lan eta lan, beti lan
eta lan, beti lan eta lan, beti,
beti, beti, beti lan eta lan...
beti, beti, beti...
Gure nagusia, gaixo nagusia
Goizetik arrats ta urte guztia
Nigarrez, nigarrez, nigarrez ari da.
Gure nagusia,
pobreño bat da
nagusietan pobreena.
Hamar etxe,
Hiru kotxe,
Zazpi sehi,
Hogei zaldi.
Ta Suisako bankoetan, abilki gorderik
dolarrak, dolarrak
dolarrak metaka...
hori baizik ez de, hori bakarrik
gure nagusiaren
nagusi gaixoaren: miseria
miseria gorria!
Gure nagusia, gaixo nagusia
Goizetik arrats ta urte guztia
Nigarrez, nigarrez, nigarrez ari da
1976-V-23an
|