Gautxoria
Aldori
Oker bidian zoro doia gazte itsua. Ustekabeko gautxoriaren oiu itunak dardara daragitso, bere zentzunera ekarririk. Zoro gura leuke jarraitu; baiña barruko kruselua bizturik, adimena argitu ta gogo-indarrez bide zuzena aurkitu daroa.
Zertara ator nire bidera
Oiuka doiñu itunian?
Ene barneko poz-jarioa
Agortu nairik agian?
Izartxo batek lillura naiok
Dizdirakada batian,
Odei illunik ezeidak jarri
Maitasun ames eztian.
Itxartu zaitez, ez arren jaurti
Beste oinkada bat aurrera.
Gauaren jabe, ondo dazagut
Izartxo orren zirrara.
Maitasunaren tuntunarekin
Zaruaz maitakerira,
Atsegin-liliz estalitako
Amildegi sakonera.
Ixilik ago, etxoat gura,
Eztamuat siñesterik.
Piztiak eztau gizakiak lez
Esan oi iñoiz guzurrik.
Ondora ezkero ez al-yadukat
Ezelan urten biderik?
Atsegin-lili dozuzan orrek
Kate litzakez geroztik.
Illunpietan argi ikusirik
Emon daustak aolkua.
(Izaki danak derakuskue
Jaungoikoaren eskua).
Jarraitu egik ara ta ona,
Abestu cure ujujua,
Giza-biotzak bideraturik,
Naizta izan mozolua.
|