L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 III (1960-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Kanta berriak

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

        Ondoren dijoazkizun kanta bi auek, beste giroa dute. Doiñu ta itzak gizarte ta lur-usaia dute. Ez dute bururik, ez ankarik; baiña gaur irratiz zabaltzen ditan abestiak onelakoak oi dira. Ta gaurko gazteak oietxek dituzte beren kanta artuenak. Bijoaz, beraz, euskeraz ere, kanta aldrebes auek.

        (Abots bat entzun bedi, au esanaz:)

        Euskalerriko ego-aizo eroak arrotu digu kanta au. Arrezkero, euskal gazte guziak onela abesten dute:

 

Joxepa

 

Asarratzen naizenean,

esaten det, esaten det:

(Deadarka:)  — Arranoa!

(Abestuaz:) — Arranoa!

 

Zure oztasuna ikusita,

begietan, begietan

(Deadarka:) — Det malkoa.

(Abestuaz:) — Det malkoa.

 

Ez nazu orren zatarra,

izan arren begi-bakarra.

Ai...

 

(Deadarka:) — Joxepa!

 

(Abesten:)

 

Ar nazazu senartzat

izango naiz zuretzat.

(Galdezka:) — Neretzat?

(Abesten:) — Zuretzat.

 

Ai, au munduko saltsak!

Andreak jantzi dizkit galtzak.

(Galdezka:)  — Galtzak?

(Abesten:) — Bai! ...

 

                 * * *

 

Biotzak min duanean,

alperrik da. alperrik da kantatzea.

Askoz obe da, maitea,

oillasko bat, oillasko bat jatea!

 

 

Tomasa

 

Astigarraga'ko Tomasa'k,

orrek eman dizkigu azak!

 

Lau mutil dabiltza

nexka orren ondoren,

ta bakoitzari eman dio

maitasun-laurden.

 

Astigarraga'ko Tomasa'k,

orrek eman dizkigu azak!

 

Ai, au aize otza!

Nun den ire lotsa?

Ire inguruan ederki

Arrotu den autsa.

 

Astigarraga'ko Tomasa'k,

orrek eman dizkigu azak!

 

Ez aiz i makala!

Ori den azala!

Zer egin den ondatzeko

ik unan ezpala?

 

Astigarraga'ko Tomasa'k,

orrek eman dizkigu azak!

 

Ai!, gure Tomasa,

ederki da lasa;

baña orain estutu zaio

bere arnasa.

 

Astigarraga'ko Tomasa'k,

orrek eman dizkigu azak!

 

Nun den ire lengo

matraillen larrosa?

Bai laburra izan dala

ire maite-poza!

 

Astigarraga'ko Tomasa'k,

orrek eman dizkigu azak!

 

        Orratx nere kanta berriak, labetik atera berriak. Bear bada, gure Segura, Tolosa, Arrate ta Larrea'ko irratietatik entzungo dituzue laster. Erradio oietan dabiltzan langilleak, ez dira makalak. Eguneroko lan ori, laguntza gabe egiteko, oso lan itoa da. Eguna, berealaxe joaten baita. Norbaitek laguntza bear badu, irrati lanak bear du alde guzietatik. Nere ale auek, lagunduko al diete gizon jator oiei beren irratsaioa beretzen!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.