L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1960 III (1960-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Goiznabarrean

 

Muxika'tar Luis Mari

 

Goiznabarrean

sentia,

ta arekin bat

euzkia

laztantzen leunki

erria...

 

Larratxorien

pi alai,

gabaren loa

da ernai,

bizi-jario

bai nun-nai.

 

Ezkil dei-abots

dut entzun,

eleiz dorrean

din-dan-dun...

Biotz-muiñetan

oiartzun.

 

Eguzkiak be

goiz-goiz,

goi-sapaiean

diz-diz.

Lurrean oro

da printz...

 

Egun sentian

nabari,

oillarra zorrotz

kantari;

iritxi zaigu

bai, noski,

beste eguntzo

on  berri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.