1956'garreneko otsaillaren 3'an
T. Etxebarria
...de dormientibus, ut non contristemini..., 1. Ts. 4. 13.
A!, nere emazte beti maitea,
umetatiko laguna!
Gaur arteko au aldatz luzea
nigaz batera egin dozuna!
Utsa, eta or ba-zoaz, bakarrik
ni koitau, emen lagata;
ba bein neguan, ena lagunik
bizi guztikoa ez bada!
Gure munduko, ai!, erlojuan,
lotaratutzeko ordua.
Zer mira, gizon beinguan ba'dot
artu oian bere Iekua?
On eta txarrak, benetan ugari,
alkarregaz ditugu izan,
zer ardura deutsa oiñ bat edo bi
laburrago nere neurrian?
Bai, andra, baña, urtetxo batzuk
biar genduzen bake onean;
apalostea ipuiñetan letz guk
genduan oera aurrean.
Umeak azi, eta bakoitzak
dabela bere etxetxoa;
nun, txarrenean be, zar biontzat
zan bizi leku gozoa.
Aditzen batera eta bestera
illobak deuskuen izena:
amama gora, amama bera,
ta aittaitta, ttunttur, danena.
Denbora txarrak izan deuskuan
odolezko izerdia;
ondo, milla egun larri ta estuen,
merezitako saria.
Baiña, diñot neuk be, nere aldetik:
gizonarena egin ustea,
eta dan Batena danon gaiñetik
gure ustiak betetzea!
Eta bada aren ots diadarra
aindu deustana lurrera,
alper-alperrik dozu negarra
nai arintasun ederra!
Beste mundurik bada guretzat
aita Abrabam'en altzoan,
itxaron, mesedez, apur-apur bat
izan nedin arte zure ondoan!
Josafat'erako erromeri
deigun oindu alkarregaz,
zu ezkerriko emengo barri
kontaurik bidean egiñaz.
Caracas'en
|