L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 II (1961-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Ezkillari

 

E. Igartza

 

Goiz urratze bare, ixilla,

oillar kantak zauri.

Xaguxarrak, iges, ta ezkilla

esna abeslari...

illetak aurki. Ixiltasun,

azkenetan, eri.

 

Ezkil, ire dei mee, zorrotz,

esan, nork entzun dik?

Dantzan soin-mingain jarri aun

orretxek bakarrik?

Iñortxo askak ez errian

ezkil dei ajolik.

 

Norentzat jo duk, norentzat jo?

Errikoak musin;

doiñu goiztar orren dei ezti

ulertzen ez jakin!

Eliz leiora orma-untza,

barrura nai... ta ezin.

 

Iru lau bat atso, dena beltz

ta monja gai gazte,

xirriki-xarraka datorren

apaiz xaar beste,

meza-mutilla, ta nor dakust?

beren itzal luze.

 

Abots ori bial zerura.

Aingeruak betoz.

Eliz uts ikusiz datorkez

egada azkar goxoz...

Gaindegietan ezkillik ez,

entzungo an goxoz.

 

Beintzat esna duk eguzkia.

Mendi gibelean

ara asi jira-bira, nagi,

laiño izara artean.

Izpi ezpatak urratuko

lausoa lurrean.

 

Illuna uxatu argiak...

begira ezkilla

beltxaska, mi lodi, buru me

sabel biribilla.

Bizki bat sortu zaio ondoan

erraiñu ixilla.

 

Lenagoko ezkil erregetza

orrats galdua,

orain dantzuk ola orotan

—bai zakar!— tutua,

gogora dakarkit, nola ez,

bei gose marrua.

 

Baiñan tutu-adarrak indar!

Etxeak berpiztu

ta txingurrien antzo,

lanera bial ditu.

Kanpai ots biguña, orruak,

aize-uts!, garaitu.

 

Torrekoak dena ikusi...

brontze aurpegi itun.

Goiz osoan, zaputz, ixillik.

Txoritxo bat lagun...

barru utsean ezkillak nai

onen alaitasun.

 

Amabiak dira. Bizkar gain,

eguzki beroa...

luza du lepoa

aize apur baten opale

soiñari jira ...eta entzun

«Angelus»ko joa.

 

Baserritar bi, txapeldunak

burua erakus

zeru-garrari ta asi dira

otoizten «Angelus».

Zenbait sukaldetan entzuten

«Agur, Maria... Jesus».

 

Zapata berriekin, umea,

pozik oi dan eran,

asi da asi, arin-arin

jauzika ta dantzan.

Aizearen soiñu olatu

ezkil dilin-dalan.

 

Unean, ola-eztarriak,

belarriak zarta.

-Zerukoi doiñu eztiari

sar mingots ezpata...

Euri tanta ainbat gizonek,

begi poz-dizdira.

 

Lantegiak utzita, arin,

sabelean gurgur

tutuari eskerrak, gogoz

sendi kabira biur.

Zeru-opillak, eguzkiak,

itzal motxez: Agur!

 

Bigarrenez bera nagusi...

nola dan arrotu!

Ezkillak negar miñez erdi

arratsalde mutu.

Ola-ostotsak seiretan berriz,

parrez, dagi orru.

 

Gau estalkipean, ezkilla,

xotinka dilin-dan.

Izarrak, gau andregai, ñir-ñir,

irripar zeruan,

ezkil erregetza piztu da

garaille lurrean!

 

Ixiltasun illobian, ots

illotza tutua.

Ezkillaren oiartzun, xapo

klin-klon-klun gozua...

Zu, ezkilla, betikotasun

gabeko doiñua!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.