Arroa maixu
E. Igartza
Upelaren ondoan
gizon batek zion
«ardoari gizonok
nagusi gakion».
Pello-moxkor bezela
ez gaiten ibilli
zinbili-zanbuluka
ezin egon txuti.
Zer da ba, zer «beltzari»
neurri artutzea,
egarria kentzean
utzi, ta pakea!
Iriki zun belaxe
upelan kanilla
«mozkorren ikaskizun,
zion au dedilla.
Baso bat edan eta
egarria kito,
neurri artzen ba dakit,
onekin det naiko...
Au matsaren odola
...bai dagola goxo!
gaur egarri xamar naiz,
beste bat edango.
Iru ere zer dira
nere gorputzantzat?
Ez nau iñork artuko
egundo mozkortzat.
Arrano, arranoa!,
au dek eztarria,
laugarrenakin ito
gaurko egarria...
Kontu gero mozkortu,
auxen duk azkena;
ni ez ardoan morroi...
tira! bos... ga... rrena»
Bi upel ta bi baso
orrats, nun ikusten...
Pello-moxkor bezela
balantzaka asten.
Azken txurrut edanaz
oraindikan zion
«Ni mozkor? ardoari....
nagusi... gakion...!»
«Besteei ikaskizun
nai badiek eman,
geientxona erorrek
bear dekenean,
lenik, arren, upela
urruti eraman».
|