Amar olerki
Muxika'tar Luis Mari, s.s.s.
1) Ibarra
Minberatasun medarrez
luzatzen da ibar meea.
Kanpan-dorreko durundi zorroztuak,
urrutiaren (miñean),
zaunka gordiñak dirudite...
Arratseko ordu erorien nekean,
bildua ibarra.
Patxada ta ixillaren
aogozo xamurrez betea
dago guztia...
Ta... Arrati'k,
goitar, aul,
zerutiarragoa dirudi.
2) Begiraz...
Zenbat bider
nere begirada,
irripar legun ta ozkirri bai litz,
ixurtzen da leioaren zear!
Baiña, Illunbe'ren
tristura belaxka ontan,
begiak topo egiten dute
piñudiaren beltz-mordo
gogor ta bizian.
Urduri ta mindurik,
berriz, begiak
ergal ta galduak,
urrutira irristatzen zaizkit,
zeru-ertzearen luzatze geldian
nekatuak bezela!
Azkenik, naastu...,
urtu zait begia,
dana grixean biurtu,
ta paisajea bera
itzali lanbroaren
muiñ belaxkaz...
3) Zuri Ama
Baretasun berez,
parke ixillaren babesean,
orra! Ama Birjiña,
irriparrezka, zulo baten aoan!
Aldizka, nik,
nere monotoni aspergarriaren
nazkan nekaturik,
zenbat oroipen xamur
bidaltzen dizkizudan,
parkearen egonaldi epelean!
Txori-musika aul
batek laztantzen du
arrats eroriaren ixilla;
ta, bitartean, nere otoitza,
maitasun-naiaz murgildua,
umil ta mee entzun oi da!
4) Beti berdin
Arrats lasaiaren
lirikutasun meean,
alako ixillaldi
erantzi ta bakarti
bat dago...
Poesi ixuriaz,
ibaiko saatsetan,
jostari dabil
itxas-aizeño
gaxte ta kuttun bat.
Or doa ibaia,
beti aspergarri,
beti argi-dirdirak
printzatzen,
beti berdiñean...
irripar baten laztana
zume tartean galdurik!
5) Ataria
Alaitasun ta umore-jarioz,
zenbat gaztetasun,
zenbat udaberri
gordetzen duan
gure atariak!
Alako nota
luze ta meetan,
egon-aldi geldia ausirik,
zenbat bider, betekadaz
entzun oi det
«txistua» zurean!
Ainbat gaztetasun
ta bizi-lertze artean,
errimiña, kemen-eza
penaz itotzen dira.
Bizi ez-naia
alaitasun biurtzen,
tristura aspertu,
zaartu...
ta azkenik,
igesian alde!
6) Etxetikan
Pake ta poesizko
nere egonaldi epel auetan,
Sagrario'ko ene Jexus,
zure ordu bakartiak ere,
ba-dute oroipen bat.
Zuganako maitasunaren
kristal garbi-gardenean,
or doaz irristaka, ta geldiro,
nere otoitz aul auek,
biotz-min ta zirraraz bustiak!
Nere nai bakarra
zure bakardadea eten;
adixkidearen kuttunkeriz
zure elizatxoko bakartasun illa
igurtzi aal izan!
7) Eguna makurtzen
Arnasik, kemenik gabe
ari da arratsbera igartzen.
«Urrekoatxa» arros-kolorean igeri,
bai arrats makurraren
eder irudi!
Samiñen oroigarriak!
Xirimiria, negar-muxin
aulaz, leiatillan...
Illunabarreko ordu ittunaren
ixillaldi geldian
guzti negarti...
Arratsa gogapenetan,
pentsatzen!
Arratsa txorabiotzen!
Arratsa gabaren
besoetan, geldiro, erortzen!!
8) Neregan
Neregan nago!
Nere itzalean,
nere egon ixillean...
Otoitz dagit, ta ixo!
I.amindano'ko tontorrean
Ai-maritako kanpai astunak.
arnas sakon bai'litz,
zulatu du gabaren barealdia.
Ta ni, neregan...
nere ixillean,
loari eman naiz.
«Artu, Jauna, zure magalean,
nere anima!»
9) Gaur ere
Gaur ere
Akino'tar Guren,
Kant, Descartes,
Heidegger'ekin.
Latin-silojismu
goor ta legor au
maskatu bitartean,
txoriño bat leioan...
Bota du
nota bat...
zorroztu,
luzatu,
moztu.
Gero,
maxio
ta erritan,
begira nau
ta ixekatu.
Azkenik,
intziri bat...
igesi,
ta urrutian
da itzali!
10) Adarrean
Arratsbera grixa
euskal zelaiean;
naigabe biziaz
asetua guzti...
Zumar-adar igarretan
irristaka xirimiri ixilla...
Ni, aspertu naiz
astuntasun zaar ontan.
Ixillaldia gordiñagoa,
samiñagoa zait.
Ta, arratsa lootan
illen otoiz-orduan!
Bat-batean,
musika-eresi bigun
baten gozoa
arkesiaren adarrean.
Kanari panpiñ ta
biurri bat da.
Bere txinta urtutau
pake, baretasun,
zurikeri ta balts'ezko
nota beeratiarrak
urtutzen ditu!!
Nik, irripar
ta kiñuka,
paa xamur
ta presku bat
botatzen diot.
|