L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 II (1961-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Kalean euskaldun

 

Garitaonandia'tar G.

 

(Etxebarria'tar Juan Angel'i nuaitasunez)

 

Zorionean dago

gaur Euskalerria:

euskeraz mintzatzen da

kaletar umia.

Guda ezkeroztikan

etzan olakorik;

askoren ustez etzan

au bizkortzekorik.

 

Ainbatek euskerari

atea itxi dio

esanaz lotsa barik

ez dula balio.

Baserrian orrela

askok pentsau arren,

urian asi gara

euskera ikasten.

 

Buruan arraiñari

sortzen yako atsa

euskerari uritik

etor yakon gaitza.

Urian gaur euskera

bizkortzen ari da;

baserritarrak laster

biztuko al dira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.