Aurtxo zorigabe
Larreategi'tar Luken
Nora ua, aur zorigabe,
amaren besotan!
Zertara arama, gaixoa,
oraindik lotan?
Esna adi! Eztek entzuten
umetxoen iskanbilla?
Pozez zoratzen zeudek,
eta i, or au ixilla!
Begira: Axier Etxeberria,
txistu eta tanboliñez,
ire aurrean, estu zijoak,
biribilketa jo naiez!
Ez dituk ikusten, errukarri!
kalez-kale jostalluekin!
Zergatik aiñ itun? Erregeak
ez al dituk oroitu irekin!
Ai, enetxo! , Jaiotzatik
dakark, bai, zoritxarra
egunero, etxerik-etxe
eskean, ibilli bearra!
Iretzat, gaur ere, etzegok
ez kopiñ soiñeko garbia:
estalki zikiñean bildurik,
zijoak ire gorputz txikia!
Zer oben egin duk, maite,
orrela egurastu daien!
Zergatik ukatzen ditek
seaska epel bat, bederen?
.........
.........
Eskaletxo: Au oldoztean,
miñ artzen diat biotzean!
|