L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 II (1961-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Olerkariak eta olerkaritzakoak

 

Aurraitz

 

        Aldi ontan, gure aldizkarietan, neurtitz gauzeztanez idatziriko ahapaldi ugari agertzen zaizkigu. Askok uste dute gatzik, berakatzik, ez ganorazko esangura bagerik idatzitako bertsoz osoturiko edozelako lan gauzeztanek ere olerki dirala. Naiz-ta oskide ta negurri apaiñenakaz agertu, gogoa olermenak argitzen ez dionak ezin olerkirik egin. Musek biotzean olesik ez dagiona, ez litzake egundo olerkiak egiten alegindu bear. Bertsolari ez olerkari ez diranen ahapaldi ganorabakoak olerki-zaleeri ez bertsolari-

zaleeri ez baitzaizkiote atsegin. Olerkaritzakoak obe egingo lukete, ba, baldin ahal ba'dute beintzat, itz azkatuz idazti, eta beuren olerkitzakoekaz baiño on aundiagoa egingo liokete gure elederrari. Mahatsondoak ezin eman madaririk.

        Olerkia ez da gaiak bala-bala idaztea, gaien guna edo irudimenen gogoa (zelanbait adirazi bear dut) abestea baizik. Ikusgai edo, iazokunen gora-beerak bertsoz idazteko, ez da olerkaria ez bertsolaria izanenik.

        Olerkaria izateko iaiokeratik ekarria bear da olerkietarako itza, ots: olermena. Ta olermena izan ezkero, ekiñak, iardunak, asko laguntzen du.

        Olerkariak enpaiduak bezela ez-baiña, beste era batera nabaritzen ditu ikusmenak biotzeratzen dition irudimenak, eta izadiak eragiñik barnean sortzen zaizkion tamaltasunak itz apaiñetan esangura bikaiñez ingiratzen ditu. Musek eragiñik olermenak azkurri (ditau) oi dio zer eta zelan idatzi. Gotargi edo etorririk bage ere asi daiteke idazten, eta idatziz etorri oi da gotargia; baiña etorriaz bagerik ekarriaz egin oi diran olerkiak, gotargiaren eragiñez egiten diranen aldean antzu ta elkorrak izan oi dira.

        Olerkaria izateko, Egille Gurenak emandako eskar erarizkoa bear da. Biozkadak ingiratzen ez dituzten arren, ba-dira beuren barruan olerkari diranak. Eta olakoxeeri, bai, biotza bigunki laztantzen diela olerkiak!

        Gizarte gaikoiak, olerkariak zorotzat etsi oi ditu. Geienen antzeko ez dana beti izan oi da zoroa, bakana edo bitxia. Benetako olerkaria, barriz, gaikoien esamesak gora-beera pozik bizi izaten baita bere gogo-zelaietan sortzen zaition amets urdiñetan murgildurik, eta gaiaren esi ankerrak pozkidaz zapart eginda, Izadiaren Egille ta Iaubea billatzen du, bere gotargietan, zorion-munak zear pitxi apain-zun (billa).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.