L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Iparragirre'en gitarra

 

Adolfo Larrañaga

euskaratzailea: Otsalar

 

 

Mundua garaitzen duan elburuz

kantatzen du Iparragirre'n gitarrak;

Gernika'ko arbolaren urretxindorrak

libertadea darama eztarri doñuz.

 

Bere gitarrarenak diran sei sokaz

adoretsuaren sei probintziak,

dituan bete-bearrik demokrataenak

Aberriaren geznari jator izanaz.

 

Munduz doan bertsolaria ezta ijitoa,

erregeen lerroak eskuetan dituala,

espa-miñez ta soñean duala puñala.

 

Euskalerriaren bidale bat da,

bere gorentasun argiari begirari

ereserkirik orokarrenez kantari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.