L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 I-II Zortzikote (1962-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Ola-gizonan bizikletari

 

E. Igartza

 

Ola ertzeko bizikleta!

erdoi zomorroak

koska dagik,

baiñan zer?

Ala ere maite aut, maita.

 

Zarraren zarrez ibilli ezin...

kurpil pauso bat,

negar antsi

biren ama...

abesten, langille neke, min.

 

Urteetan, ire gain zaldun,

darabillek

ola gizona.

Bero, euri

ta otzalditan, biok lagun.

 

Goizero dakark langillea

lo ezkax,

bart arratseko nekea

apur bat arin,

noiz txistu, noiz kezkez betea.

 

Gauak, artzulo beltz irudi,

itxutzen gaitunean,

ire begi bakarrak

—bideko izar—

nagusiari etxeruntz argi.

 

Ola-gizonan semetxoak,

jaietan dituk alaitzen;

aitaren aurrean,

burni bizkarrean,

—naiz min atzean—

txirriña joz, alai gaixoak!

 

Baztartua ikusirikan,

berebilletan

dabiltzanak,

parra dagitek,

arro-aizeak puzturikan.

 

Bañan nik, par ordez, goralpen,

ire bitartez baidik

sendi beartsuak,

izardiak goza dun

ogia, jan aal izaten.

 

Ik bai eginkizun bikaña!

ta ala ere

erdoi zomorroak

—burni biotz—, koska...

ori duk lanaren ordaña!

 

Bañan nik, guk, onesten augu.

Gerotasunak,

ire zartasunaren

aunditasuna

aitor ta ulertuko balu...!

 

Ola ertzeko bizikleta!

ez izan erdoi ajolik.

Zarraren zarrez

amaia badatorkik,

biziko beintzat ire kanta!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.