|
Eulia ta sagua
Arrugain
Basetxe zar bateko
sukalde barruan,
eulia pozik dabil
arasa gaiñean,
aurrean daukan yana
garbitzen alean.
Azpitik, sagu batek
dirautsa zotinka
-Arasa barne auxe
illuna benetan.
Zerbait emongo neuke,
euli, urtetarren
illunpe onetatik,
ta egaz, zeu legez,
ibiltearren ortik
yana billatuten.
Urteizu ba kanpora,
darantzutso eulik;
neuk bezela bideok
badakizuz, mutil
baiña, etxeko andrea
bayatorku izil,
gure ondamendia,
gun, ber-bertotik;
zabiz arduraz beraz,
kontuz-kontuz zabiz.
Saguak urten eban
bere ukullutik,
t'arasa gaiñetxoan
parau yakon zutik,
agin pean esanaz
bere lagunari
Emengo gozotxoak
etxataz atsegin.
Antxen ikusten dodaz,
sabaitik dingiliz,
otzara zar aretan,
gaztaiak ugari.
Orrexek al banengiz
eskura ekarri!
Baiña orretarako
egoak bear nik.
Emoidazuz zureak,
emoidazuz, euli,
ta neuk, egoen ordez
beste zerbait zuri
emongotzut bertotik,
eukizu ziurki.
Eutsiz nere egotxoak,
ta zeuk, onen ordez,
ankatxo bizkor orrek
ekazuz, mesedez.
Onetan lotu ziran
adiskide biak;
egoak eulitxoak
t'ankatxok saguak
alkar aldatu eta
banandu zirean.
Saguaren gorputza
astuna izan nunbait,
eulien egotxoak
ezin egaz erain.
Ekin eutsan luzaro
andik zart, ortik zirt;
baiña, alper-alperrik,
ezin ein zirkiñik.
Euli, aren antzean,
arasan yosirik,
aurrera ibil naiean
indarrak uts egin,
bere gorputzarentzat
ankok astunegi.
Ta onan dagozala,
etxeko andrea
ager da sukaldean
iñarra kirtenaz,
ta berton ilten ditu
euli ta sagua.
Ondorena
Gizon askori bere,
bardin gerta yake;
euren indarren goitik
lortak artu naiez
ibilten diralarik,
egin oi dabe ler.
|
|