L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 I-II Zortzikote (1962-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Olerkari zer da?

 

Aurraitz

 

        Aapaldietan irakurten doguzan neurtitzak ez dira olerkia, neurtitz areik irakurriz goznartukeran emon oi dauskuen gogo-zirradea ta barne-sakonetan nabaitu daroagun tamaltasun eresitsu ta gozatsua baiño.

        Gaikeriaren zelai zikiñetan gogo-begiak lausotuta datzazan banaka batek ezik beste guztiak, batzuk geitxuago, beste batzuk gitxitxuago, nabaituten dabeela olerkia Izadia'ren edertasunak adikeran, nik uste. Baiña gitxi batzuk baiño ez gara auzartu ta alegintan Irazapenaren bikaintasunek eta beste jazokune askok, zentzu-begietatik sartuta, eresi ixil, samur ta azaldueziñez gogoa laztanduten dauskuen tamaltasun aratz orreik idazten. Jadesten

ete dogu, baiña, geure zentzuen gurari asegaitz ori? Bai, zera! Urrik emon bere ez. Gogo-barruan nabaituten doguzan zirrada, ots ixil ta

izkuntza arrotza ingiratutea gaitza baizen eziña da. Soiña ta gogoa bardingeak dira; ta arimearen sakonak azaltzeko gorputzaren aal ta indarrak utsak izan.

        Gure ganetik dagoan aalizate ikustezkorrak samurkiro gogo-zelaietan sortuten dauskuzan pitxien, (loren), urrin, (usain gozo), atzigaitza, atxilloeziña, baiño besterik ez dogu, ba ingiratuten geure neurtitzetan, goibeltasun ta atsekabeak negar-anpuluak azaleratuten debezan antzera: biotzeko samiñaren ezaugarriak malkoak izaten dira, baiña samiña ta atsekabea, bera, ez.

        Sarri egon naz geure mendi ganetan Izadia'ren edertasuneri adi (oi, euskalmendi maiteak!), olerkiaren egoetan, gogoa zapartari, ona ta ederra betesten oldozkor, ta tamaltasunen asperenez gogoratu: «Ni baiño olerkari bikaiñagorik elitzake lurbiran, lipar onetan nabaituten dodan olerki au azaldu aal bainegi». Baiña, arimearen izkuntzea ta gorputzarena alde aundikoak diranez gogo-izkuntzea soin-izketeaz ezin azaldu gura gendukeanez. Besterik

eziñean, edertasun eta jazokunen eragiñaz geure gogo-zelaietan nabaituten dogun urduritasun baketsua, irudimenen indarrez azaldutea, besterik ez da olerkia.

        Gure Onaindia Aba agurgarri ta olerkari argi baizen idazle jakintsuak ederti guztien gan jarten dau olertia, erestia baiño bere gorago. Olerkia ta eresia biak datoz etorri sorgu edo emoi batetik; bere ixil-barruan nabaituten dabezan otsak itzez azaltzen alegintzen da olerkaria; eta ereslaria otsez. Eresia olerkia baiño nabaigarriago yakula adirazten auzartuko nintzake ni neu: biotz-zirkingarriago. Iturri bateko urak diranez, biak eroan oi gabez gaiagandik aldenduta, gogo-zelaiak-zear eder, bikain, maitagarri ta onez mozkor, ego ikustezkorretan, atsegin ezaungeen landa arroizetara.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.