L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 I-II Zortzikote (1962-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

«Olerti-Eguna»-ren omenez

 

Tauer'tar Norbert

 

(Ona emen gure adiskide min goragarriok,

Larrea'n 1961-X-29'n ospatu gendun olerti-jaian,

zelanbait esku artu naita bialdutako agur sutsua).

 

Euskalerriaren olerkari maiteak

Baita ere euskaldun olerti-zaleak

Ospatzen dutela gaurko egunean,

Bizkai'ko Larrea, erri ederrean,

OLERTI-EGUNA izena dun jaia,

Auxe da neretzat herri txit alaia.

 

Ongi badakigu olerkari maitiak

Dirala euskeraren esnale aundiak.

Ta euskal-olerkiak dirauten artean,

Ez da ilko euskera Euskal-Aberrian.

 

Gaur or alkartu zeraten abertzaliak,

Ar itzazue, otoi, nere gorantziak.

Ni ere or zuekin gaur nago gogoan,

Euskera bizi bedi Aberri osoan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.