L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Asakatu da

 

Aurraitz

 

Goibel? Pozkida?

—Asakatu da!—

Ixil garbian,

otoitz luzean,

Euskalerria

atsekabean.

 

Malko ta goznar...

Zegaitik negar?

Jainko-zale zan,

—berein lan geugan...—

Aren arnasa

bete da Urtzi'gan.

 

Jun yaku! Baiña

gogai illeziña

ak landu arlo

bikaiñen erlo,

gure artean,

berbizte xalo.

 

Illetaz datzaz

basoak, gentzaz.

Otsezti leun bat,

dabil egurats,

aren olerki

durundi ta urrats.

 

Euskal zentzua

tamal, zaurtua,

illuntze ta goiz

daukagu oroiz,

Orixe, zeure

lan zuurra gogo-itz.

 

Ta olerkari

bikaiñen ori,

ez da altxor makal,

—eleder-oin zal—,

itxi dauskuzun

ondare yaukal.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.