|  
              
               
  
 
Lukas il da 
 
  
 
Dirauket 
 
  
 
Aramaio'ko baserritarra, 
 
euskaldun jator zintzoa: 
 
Jainko, aberri, sendiagazko 
 
amets goxotan itoa. 
 
  
 
Gure igazko eguneroko 
 
jardunaz oroitzen zara? 
 
Jaungoiko, sendi ta aberri beti 
 
ekarri bear aora. 
 
  
 
Gure igazko eguneroko 
 
jardunak alda-bakoak 
 
izaten dira gure ezuanetan; 
 
iñok ba'leukoz obeak... 
 
  
 
Jaungoiko, sendi eta aberria 
 
ezin kendu biotzetik. 
 
Lukas jatorra, gure igazko 
 
lanari ekin or goitik. 
 
  
 
        Lukas au Aramaio'ko baserritar jatorra dozue, antxiñatik Arrasate'n bizi dana. Santa Ageda'n ezagutu neban orain urte bete dala. Barriro bertara etorri ta alkarregaz ibilliak gara, barruko patioan egurasten. Alako baten, gaixotu ta Burgos'a eroan dabe operaziñoa egiten ta Burgos'tik il-agiñean ekarri dabe Santa Ageda'ra. 
 
        Olerki au bere eriotz egunean egindakoa da. Goian bego! 
 
  
 
              
              |