|  
              
               
  
 
Animaren gaua 
 
  
 
Otoyo 
 
  
 
Olerki bat, Jauna! 
 
Ai, nere olerkia! 
 
Edurrez jantzi dot oraingoan, 
 
edurrez eta izotzez. 
 
Illarri bat biurtu natxatzu, 
 
illarri otza. 
 
Dana ikusten dot otz, zuri... 
 
Dana il-zori... 
 
Otzez dardarka diran 
 
zugaitz adarrak, 
 
aizez ase eziñeko 
 
arkaitz oiartzunak, 
 
zeru-gidari beti asmatu ditudan 
 
mendi aberatsak, 
 
izadi osoa... 
 
Guztia otz, guztia zuri, guztia edur. 
 
Jauna, neu be edurrez jantzi naiz! 
 
Dantza garaietako alaitasuna, 
 
gaztearoko sendotasuna, 
 
lagunarteko kaixotasuna, 
 
ori guztia izana... 
 
Ori bai atzo! Gaur? 
 
Gaur guztieri dagiet agur! 
 
Beste ispillu bat, 
 
beste isla bat, 
 
beste... 
 
Ete dakit neuk be 
 
begien lauso barri au zer dan? 
 
Bik bakarrik dakigu ori: 
 
Zuk, Jauna, eta neronek. 
 
Ai! neuk be argiago baneki! 
 
Au ez dala olerkia esango dauste. 
 
Ez dot aintzat. 
 
Edurra, bakartadea, otza... 
 
biotzaren izotza. 
 
Jauna, ez dozu besterik 
 
nere autortza. 
 
  
 
              
              |