|  
              
               
  
 
Neguak aldegiñaz batera 
 
  
 
Muniategi'tar Sabin 
 
  
 
               I 
 
Neguak aldegiñaz batera 
 
bizia dator gañezka, egan, 
 
ibar, soro, zelaietan gora 
 
ezetasun eme, gartsuz, 
 
orriz orri, abaroz aurrera 
 
eriotza garaituz, 
 
eguzki epelaren altzoan 
 
biziari agurka, 
 
edertza betean 
 
eskurik eskura, 
 
biotzak zantzoka pilpil, aoratuz 
 
anima guztia! 
 
  
 
Ta, zerubide zabal-zabal bat 
 
iriki da gauetik goizera, 
 
nortasun bizian 
 
biotzerantz daraman bide alai, 
 
maitasun elburuzko 
 
elkarmin, itxaropen aundia... 
 
argi bigunezko 
 
gastetasun bide, 
 
pozez beteriko 
 
ego zeruratze! 
 
  
 
Ta, mitxeletak, millaka egaz 
 
lorerik lorezko ametsetan 
 
jabetu dira bai, lurriñakaz 
 
eta, txoriak mokoka, aurrez 
 
goiztari dabiltz kabi lorretan, 
 
urretxindor dei, abots eztira 
 
eguzki epel gozo-gozotan, 
 
marti zozoa dala kantari 
 
azkarrena bide bazterretan. 
 
  
 
               II 
 
Oi! ze egaztadak 
 
argi bigunez, goiz ezean 
 
amets ta, lillura bizian 
 
egaletan gora, 
 
itxaropena dakarten bide 
 
eder, pozgarriak... 
 
  
 
Ta, bizitz doñura 
 
unerik unerako arloan, 
 
ze goratze sakonez beteak 
 
Iainkozko betean... 
 
Oi! ze biozkada zoragarriak! 
 
  
 
              
              |