L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 III-IV Minezko ezpata (1963-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Aita, aita nora zoaz?

 

Egieder

 

Aita, aita, nora zoaz,

emen, itzita bakar?

Au da biotz erditzea.

Maite dogu ta ba-doakigu,

miñak nai nau samintzea.

 

Ezin dot siñistu nire

aita il egin bear dala.

Oraindiño zagoz, apur

baten, seme ta alaben artean

Gure bizi zakiguz gaur.

 

Deiaka daukazu zerutik.

Nekeen lurretik kendu nai

zaitu; bizitz ugaria

emongo; zuretzat dauka

goiko aberri maitea.

 

Baiña min dot biotzean,

maitasunak aldekeran.

Geiagotan nai neuskizuz

zure begiak zabal ikusi.

Ain samurrak izan jakuz.

 

Azken izerdia igurtzi

dautsat. Ixilik artu daust

maitasunaren eztizko intz.

Ez dau nai besterik Jaun ikusi

ta Itzagaz egin itz.

 

Maite eder dario ta itxi

dauskuz begiak. Biotza

azken pil-pilletan iltzer.

Arnasa bakanduz doakio

ta Jaun itxaropenez ler.

 

Errukia dagokizu

Jauna. Egiz, zure jaiotz

arrigarriak maitasun

usain gozoa opaka dager.

Zu izan ziran gure zorun.

 

Zure etorrera maiteak

argiz bete eban lurbira.

Odeiak baztertu zitun.

Au zoritxarra, gizakumeak

ez zinduezan nai artun.

 

Maitasuna izan zan, beti,

zure bizitza. Illak biztu,

gaisoak osatu. Biotz

samindueri oben iraiña

parka zeuntsen gogoz.

 

Erruki billa gatortzuz

maitasun itxas ondora.

Errukizko urtza ortan

asetu egizu zure seme

onen leia, gaur, zeruan.

 

Oi! Jauna, ez egizu itzi

bertan bera. Etsaiak

badabiltz leoi amorratu

antzera. Ez dagiela ostu.

Zuk, arren, gaizkatu.

 

Alta bat, iñoz, ez da aztu

odolaren odol deiaz.

Argiak eguzki baiño

biotz miñago ebazan, beti,

seme onak maitatzeko.

 

Ez zan odolaren zantzu.

Seme sortzeak dagitson

ots illezkorra da.

Zeruko Aitak, Jaungoiko baita,

maite gaitu. Au zoria!

 

Oi Belen zoragarria!

Zuk ekusazun Jaunaren

etorrera gu gaizkatzen.

Aingeru soiñuak izan ziran

artzaiñeri adirazten.

 

Arima illezkorra doa,

laster, gorputz lakiotik.

Betoz aingeru zuriak,

gogoa zain dago-ta. Entzun

maitekor ene eskariak.

 

Egaz asi zan arima.

Aingeruak bertan ziran;

anaia bat, gaur, geiago

Kistoren odolak irabazi,

zoriontsu, betirako.

 

Ez eban nai izan galtzerik.

Sinismen argia maite

eban, Jaungan itxaroz.

Sartu zaite betiko zorian,

diñotso, zerura jasaz:

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.