Iñularrerantz
Zugazaga'tar Lorentzo
(Neure gurasoei, biotz-biotzez.)
Zeru ta legor ikusi arren
illuntz meiak ezkutaurik,
Goiz zoragarri garden onetan
biotza daukat pozturik.
Eguzki garbi eta argikorrak
bere izpiz txukundurik,
Zerua urdin ta legor musker
ipinten dauz aldaturik.
Eguerditan itxas gaizperak
euzkian aurka jarririk,
Bere indarrak aunditzen ditu
kalte egitea asmaturik.
Bere olatu bits zuri eta
lurrun guztia jasorik
Ortzi urdiña orbandu dautso
itxirikan zuriturik.
Ezertariko ardura gabe
igitu dan eguzkiak,
Azkena asmatzen asi daneko
atzerantz biurtu begiak.
Ostendu nairik ikuskaturik
berak egiña, odeiak,
Barrengo suak uxatu eta
irakiten dautse erraiak.
Itxas zabala, etsai gaiztoa
ikusirikan etzuna,
Odol dirdiraka jarriten dau
gezia sartuz sakona.
Odei zurizka errugabeak
itxasoan ondorena,
Gorrotoz sutu egiten ditu
lerturik bere barrena,
|