Agurra
Enbeita'tar Balendin
Kirsti Lükanen'ek Euskalerria'ri.
Finlandia'tarra naiz,
An daukat biotza.
Nere aberri artan
Entzun neban itza:
Izkuntza bat zegola
Guztiz aberatsa,
Euskaldunen izkera
Eder, garbi-utsa.
Orrek ekarri nindun
Euskalerrirantza.
Euskalerri'ko lurrak
Emen ikusirik,
Euren edertasunak
Nauke zoraturik.
Euskera ikasi dot,
Ez daukot damurik.
Ain ederra izan da,
Nago arriturik,
Euskotar askok zelan
Dauken bazterturik.
Agur Euskalerria,
Baiña ez betiko,
Finlandia'ra noia
Deitu daustelako.
Indarrik gabe nago
Agur egiteko,
Zeure alaba legez
Zaindu nozulako
Liikanen'dar Kirsti'k
Etzaitu aiztuko.
Zure mendi ta baso,
Eta itxas-ertzak,
Loraz apainduriko
Zelai ta baratzak,
Zure oitura eder
Garbi aberatsak,
Zainduten dituala
Euskera izkuntzak,
Gogoan izango dauz
Kirsti'ren biotzak.
|