L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 III-IV Minezko ezpata (1963-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Jon Ezenarro («Txori-Txiki» )

euskal-olerkaria

 

Nikolas Alzola Gerediaga

 

        Nik dakidala beintzat, Ezenarro gipuzkoar olerkariaren bizitza ta lanai buruz gutxi idatzi da orainarte. Oso gutxi Aita Onaindiaren Milla Euskal Olerki Eder'ean, eta gauza aundirik ez Irungo «El Bidasoa» astekarian. «Euzko-Deya»-n edo, uste dot idatziko zutela zer edo zer il zanean, baiña ez ditut emen aldizkari oiek, eta ziurtasunez ezin det ezer esan.

        Ez nijua gauza aundirik esaten «Txori-Txiki» zanaren bizitza ta olerkiei buruz. Oraindik bizi dan ezkero bere arreba Obdulia, eta «El Bidasoa» astekari zarra ere Valverde Luzioren alargunak gordetzen daben, nekatze aundi barik billatu ditut oar batzuk, eta emen ipintzen ditut, «Olerti» Aldizkarirako. Poztuko nintzake, egunen batean Ezenarrori buruz idatziko dutenai laguntzeko badira.

 

* * *

 

        Bergararra zan olerkariaren aita, Boni Ezenarro Artiz jauna, San Antoniño auzokoa. Antzuolako «La Antigua»-koa ama, Kontze Mendia Apaolaza andrea. Amaren bigarren abizen au ospetsua da Euskal Elertian, Antero Apaolaza idazleagaitik. Antzuolako botikarioa zan, baiña ez dakit etxeartekoak ziran edo ez.

        Boni Ezenarro-ta, bost neba-arreba izan ziran: Eleuterio, Larreizubin bizi izan zana; Nikomedes, Donostian; Ana, eta Klaudia.

        Boni jauna bi aldiz eskondu zan. Lendabizikoz Kontze Mendia Apaolazagaz. Alargundu ta gero, beste andra-alargun batekin: Orioko Joxepa Salsamendigaz.

        Lendabiziko eskontzatik jaio ziranak: Jon Ezenarro Mendia gure «Txori-Txiki» olerkaria, eta Obdulia. Ez zan eskondu Jon. Obdulia bai, Zumarragako Zelaiko Raimundo Murua Mendia jaunagaz, eta lau seme alaba euki dituzte: Jon Mendia Ezenarro orain Irunen bizi dana amarekin, eta oar auek idazteko lagundu didana; Kontze; Joxe Aingeru, pelotaria (1958'n il da) eta Miren Karmele. Jonek kopiatuta dauzka osabaren olerkiak, argitaratzeko prest.

        Olerkariaren neba-arreba erdiak, Boniren bigarrengo eskontzatik jaioak: Dolores Ezenarro Salsamendi; Ana, eta Roke.

        Pedro Otegigaz eskondu zan Dolores, Errenteriñ, eta auen semeak dira Pedro Otegi Ezenarro mendigoizale aipatua, eta Boni. Roke, Juana Mitxelenagaz eskondu zan. Antzuolan Apaolaza abizenak Euskal Literaturako izen ospetsu bat gogoratu badigu, nola ez ba Mitxelenak eta Errenderin gure adiskide on dan Koldo Mitxelena aundiarena?

        Beraz, Ezenarrotarren fameliari buruz egin ditugun oar labur auetan, Euskal Elertiakin zer ikusi asko daukaten abizen bi aurkitu ditugu, Ezenarro beragandik kanpora. Murua abizenak be aipatzea merezi du, Irungo Musika-Bandan urte askotan zuzendari euki dogun Murua maisuagaitik. Au be Errenderin bizi dana da, baiña ez dakit etxearteko egiten dan edo ez.

 

* * *

 

        Gure Jon Ezenarro olerkaria 1890'garren urtean jaio zan Antzuolan, Bagillaren ogeita seian, «La Antigua» deritxan auzoan.

        Sei urterarte bizi izan zan jaiote-errian. Ama il zitzaion orduan, eta Donostiara ekarri zuten, «El Antiguo»-n bizi zan aitaren aldeko aitonaren etxera.

        Donostian eraman zituan mutikotako urteak, amabost urteraiño. Oso argia ta azkarra ei-zan eskolarako, eta pelota-jokuan txapeldun. Esku-pelotan jokatzeko ei-eruan aparteko abillidadea.

        Don Migel Txarolaren eskolan egondu zan. Istitutuan be ikasi eban. Orduko denporako paperak gordetzen badira Donostiako Istitutuan, jakingarria izango litzake zelako notak atara ebazan jakiteko, batez be jakiñik aiñ azkarra zala ikastietarako.

        Pelotan larregi jokatu ei-eban amabost urte eukazala, eta otzitu egin ei-zan. Eta lepo-azurreko gaixua artu.

        Orduan Naparroako osaba baten etxera eruan zuten, osasunaren billa, ango aizeak emenguak baiño obeagoak edo izango zirala-ta. Gareze'n bizi zakon osaba Eleuterio; aitaren anaia, eta erri ontan eraman zituan gaztetako urteak, ogei ta lau urterarte.

        Bere lepo-ezurretako gaixua gaitik, ezin izan eban pelotan jokatu, eta liburuetara zaletu zan asko. Baita idazten de, euskeraz betez ere.

        Ogei ta bost urtegaz, pixka bat osatuta, edo lana egiteko lagin bai beintzat, Errenderi'ra etorri zan, aitaren etxera. Emen zegoan orduan aita. Lenago Donostian egin zun lana aitak, Boni jaunak, 1894'tik asita, frantzitar batzuk zeukaten abarketa-fabrika bateko enkargau bezela. Leon abizenekoak ziran ugazaba frantzitar abek.

        Errenterira etorri ta laister, 1915-n., abarketaritzako taller bat ipiñi zuen Irunen, gure olerkariak «La Unión» karrikako 5'garren atean.

        Abarketak egiten irabazi eban eguneroko ogia. Asko irakurtzen zuen, eguneroko lanak beteta gero. Irakurri ta idatzi, batez be euskeraz. 1916-n., 1717-n., eta 1918-n. olerki pillo bat argitaratu zuan Irungo «El Bidasoa» astekarian. Gero be jarraitu zuen idazten, baiña geroago ta gutxiago, Irungo astekari ezagutuan beintzat. Geixoaldiak-edo eukingo zituan, noski.

        Bere lanik geienak itz-neurtuz egiten zituan. Irungo astekari orretan larogei ta emeretzi lan aurkitu ditut bereak; sei kendu ezkero, beste larogei ta amairuak denak dira itzneurtuz egiñak. «T. T.» eta «Txori Txiki» izengoitiakin ematen zituan, ez bere izenakin. Frantzia ta Arjentina'ko aldizkari batzutan be agertu dira bere olerki batzuk, batez ere gerra denporan.

        Euskal batzarretara-ta pozik joaten zan, eta pozik ikusten zituan euskeraren alde egiten ziran lanak. Politikan ez zan sartzen. Bein Errusia'ko irakasle bat, San Petersburgo'ko Unibersidadekoa edo, etorri eizan Irun'era, emengo euskaldunei entzuteko gogo aundiagaz, eta Ezenarrok bildu zituan taberna batean Irun'go euskaldun gizon batzuk. Beste batean, Alemania'ko beste irakasle batentzako be bai. Batzar oiek, eta beste batzuk, Elitxu'ko tabernan egiten zituzten.

        1936'garren urterarte Irunen bizi izan zakun, lanean eta pakean, irakurtzen, ikasten (esperanto izkuntza berria be ikasi eban), eta idazten, beartsueri ixillean laguntzen (Irungo gaixotetxekoek makiña bat laguntza artu zuten Ezenarrogandik), kristiñau zintzo bezela beti.

        Umore onez eraman zuen osasunaren aldetik Jaungoikoak emon zion kurutzea. Lagun on asko euki ebazan, danakin adiskidetasunean eta pakean konpontzen zan. Gizon argia zan, eta gauza asko ikasi zituan liburuetan, orrek be bere lagun aundiak izan ziran bere bizitza gustian-da.

        Endaiara joan bear gero, Irun erre zutenean. Ainbeste urtetan irabazitakoak galdu egin bear. Benetako kristau jokatu zuen orduan be. Ez zan kokortu, ez. Jaungoikoaren borondaterekin konformatu zan gure olerkari ona, gaztetatik ikasita zeukan kurutzea eramaten-da. Badu meritua Ezenarrok, eraman zuen moduan eraman zuelako bere kurutzea. Pakea eta umore ona ere eman zizkan Jaunak orratik kristau apal oni, eta ez da gutxi kurutze latza eramateko mundu onetako bizitzan.

        Endaian ere bere buruz jarri zuen denda bat. Bere izerdiagaz jan zuen eguneroko ogia emen ere. Orduan be idazten zuen, baiña lan oien barririk ez dakit orain.

        Alemanak eman omen zioten baimena berriro Irunera etortzeko, 1944'n. Bere arreba Obduliaren etxera etorri zan, eta 1945'ean il zan, Urtarrillaren emezortzian. (Kolon Karrikaren bederatzigarren ateko lendabiziko bizitzan. )

 

* * *

 

        Ez da gauza erreza izango Ezenarroren lan osoaren berri ematea. Bibliografoek izango dute lana ortaz. Baiña nondik edo andik asi egin bear, eta emen jartzen ditut Irungo «El Bidasoa»-n aurkitu ditudanen izenburuak eta. zein zenbaketan agertzen diran aipamena be bai.

 

1916'GARREN URTEAN:

 

1. Arkakosuan esanak. (Itz-lauz) 31'garren zenbakian.

2. Chingurriya ta Urdia. 35 Z.ª

3. Praixku, biar diranak esan, 36 Z.ª

4. Pipaon'ekiñ berriketan. (Itz-lauz.) 37 Z.ª

5. Juaristi echekuakiñ. 38 Z.ª

6. ¡Au dek Alkatia! 57 Z.ª

7. Armiarma ta Xagua. 59 Z.ª

8. Ijituan Larriyak. 62 Z.ª

9. ¡Ume gaxoa! 63 Z.ª

10. Ama'ri. 64 Z.ª

11. ¡Beljika...! 65 Z.ª

12. Erri amets egiña. 66 Z.ª

13. ¡Negua! 67 Z.ª

14. ¡Jayo-da Jesus! 68 Z.ª

 

 

1917'GARREN URTEAN:

 

15. Agurra («Doro P. Larrache, Bidasoan idazten daunari»). 71 Z.ª

16. Donado'tar Jonechu'ri. 72 Z.ª

17. Ama semiak. 73 Z.

18. Idazki irikiya. 75 Z.ª

19. Biziyan aldapa. 76 Zª

20. Gure anayak. (Pariseko «América Latina» aldizkariak ere argitatu zuen olerki au, euskeraz eta erderaz.) 77 Z.ª

21. Astearteko dantzan. 78 Z.ª

22. Katillu'n «botua». 80 Z.ª

23. Nola asarratu ziran. 81 Z.ª

24. Udaberriya. 82 Z.ª

25. Pachiku «Tranpas». 83 Z.ª

26. Nere Maitea'ri. 84 Z.ª

27. Ama baten agurra («Berakoechea» El Bidasoa'ko Idazlariarentzat). 87 Z.ª

28. Seme batek Ama'ri. 88 Z.ª

29. Orilla'ko larrosa. 89 Z.ª

30. Eguiya. 90 Z.ª

31. Jokalaria. 91 Z.ª

32. Osalari bati. 92 Z.ª

33. Mozkorra. 93 Z.ª

34. Edozein gausa. 94 Z.ª

35. Jai egunak. 96 Z.ª

36. Illunabarra. 97 Z.

37. Astua errege. 98 Z.ª

38. Mozkorra eta jokalaria. 98, 99, 100, 101, 103, 104, eta 106'gn. Ztn.

39. ¡Euzkaldurak! 99 Z.ª

40. Bati. 100 Z.ª

41. Urria. 102 Z.ª

42. Cherri berrichua. 104 Z.ª

43. Sagarduaren usayan. 105 Z.ª

44. Chingurriya. 105 Z.ª

45. Katua ta txoriya. 106 Z.ª

46. Maitasuna. 107 Z.ª

47. Amaren maitasuna. 108 Z.ª

48. Sagarra. 109 Z.ª

49. Bi lore (Aba Donosti'ri, Lekaroz'en). 110 Z.ª

50. Arrantzalian agurra. 111 Z.ª

51. Birigarruan Espetxea. 113 Z.ª

52. ¡Ama, ogiya! 114 Z.ª

53. Udazkena. 115 Z.ª

54. Txokorra. 117 Z.ª

55. Urte Zarra. 122 Z.ª (Olerki au lenago ere argitaratu zuen, 70'gn. zenbakian. Orain pixka bat ikututa agertzen da.)

 

 

1918'GARREN URTEAN:

 

56. Elurtiya. ¡Txori garua! 123 Z.ª

57. Gizona: Nolakua dan. Biar lukena izan. 124 Z.ª

58. Beiñ Lezo'n. 125.

59. Aratuzte. 128 Z.ª

60. Zugatz Jaya. 129 Z.ª

61. Nere «botua». 130 Z.ª

62. Egi batzuk. 132, 133, eta 138 Zbktn.

63. Neskati!la bati. 134 Z.ª

64. Eriotza. 135 Z.ª

65. Añara. 1.39 Z.ª

66. ¡Gora Irun'dar Ostilkolariak! 142 Z.ª

67. ¡Gora Bidasotarrak! 143 Z.ª

68. ¡Lo lo Umetxo! 146 Z.ª

69. Tiñaku'ri idatzi diotena. 148 Z.ª

70. ¿Negarrez ago? 154 Z.ª

71. Anton Gezur. (Itz-lauz). 156 Z.ª

72. Joxe ta Mikela (Itz-lauz). 157 Z.ª

73. ¡Nun yago! 158 Z.ª

74. Ordu samiñak. 164 Z.ª

75. ¡Entzun euzkalduna! 169 Z.ª

76. Zuzenpide ta Indarra (Itz-lauz). 171 Z.ª

77. Idazki irikiya Txingudi'ri. 172 Z.ª

 

 

1919'GARREN URTEAN:

 

78. ¡Amets izan! 178 Z.ª

79. Bidian dator. 187 Z.ª

80. ¡Ai-ene! 189 Z.ª

81. Udaberriya. 194 Z.ª (Izenburu berdiñekoak izan arren au eta 24'gn, zenbakeaz aipatzen dana, olerki bi dira.)

82. Anton Kirten'eri. 200 Z.ª

83. Goi Goitik. 215 eta 219 Zbktn.

 

 

1920'GARREN URTEAN:

 

84. 1919 (garren urtea). 227 Z.ª

85. Arrantzalia. 230 Z.ª

86. ¡Ator neugana! 241 Z.ª

87. Udaberri da. 245 Z.ª

88. ¡Loi-Zikiñian! 272 Z.ª

89. ¡Irundarrak! 277 Z.ª

 

 

1921'GARREN URTEAN:

 

90. Ijitokeriak (Itz-lauz). 288 Z.ª

 

 

1922'GARREN URTEAN:

 

91. Gora Elkano. 363 Z.ª

 

 

1923'GARREN URTEAN:

 

92. Egun berria. 410 Z.ª

93. Gidari onena. 411 Z.ª

94. Agur Bidasoa. 413 Z.ª

 

 

1924'GARREN URTEAN:

 

95. Ostikoketa. Gure ostikolariak. 454 Z.ª

 

 

1925'GARREN URTEAN:

 

96. Txoriñoak lez (Baraibar'tar Jerman ta bere emazteari, beuden eztei egunean). 489 Z.ª

 

 

1926'GARREN URTEAN:

 

97. Belenen. 561 Z.ª (Bigarren saria irabazi zuen Gabon-kanta onekin, Irunen.)

 

 

1928'GARREN URTEAN:

 

98. Aztu zaio. 670 Z.ª

 

 

1929'GARREN URTEAN:

 

99. Artzai on bat. 698 Z.ª (Egiño Gotzaiñaren omenez egin zuen olerki au. Auxe da «El Bidasoa»-n aurkitu detan azkenengoa.)

 

Irungo Martzial Deunaren Ikastetxean, 1963 - VI - 20'n.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.