| 
 
 
Izadiarekin eskuz esku
 
 
 
Muniategi'tar Sabin
 
 
 
Aize,
 
Ego,
 
Lore.
 
Dana da bizitzmn bearrezko arlo,
 
argibide.
 
 
 
Atozte maite-kutunka, eskura.
 
Goiz-gora alai eta, arrats-beran
 
Izan zaitezte begipean, nere!
 
 
 
Eta, bai,
 
Eraman nazazute argiz-argi
 
Itzalez-itzal,
 
Zerupe
 
Gogamiñezko egoz
 
Gogai sakon, lillura amesetan
 
Bizibidezko iturriz
 
Ederketan.
 
 
 
Eraman nazazute goi, zeruka,
 
Aize legun ta, odei txuri-gorriz
 
Egimin, biotz-urduriz
 
Txustar sendoetan gora,
 
Nere billa betikotan.
 
Zelaietatik ibarretara
 
Izarrik izar,
 
Zerurañoko
 
Bizia dan guztim besarka,
 
Danok batera
 
Iaungoikotan.
 
 
 
Eraman nazazute bidez-bide,
 
Iturriz iturri,
 
Zugatz-adar artean
 
Argimin, tantoka, zerbait neretuz
 
Egunoroko ekiñean.
 
Eraman nazazute
 
Zuen billa, nerekin dana...
 
Zuen izkuntz ixil
 
Intziri sakona,
 
Apurka
 
Biotz-eskuratuz
 
Neregana.
 
 
 
Olaxe...
 
Erasnan nazazute barneratuz
 
Zerudi betean
 
Argiaren pozera
 
Izarretan.
 
Eraman nazazute eskuz-esku,
 
Emaitz gorakor
 
Iturrietako ur, me gardenetan
 
Gogoa erantzi, garbitu dagidan...
 
Zuen berri eta,
 
Zuen izatez
 
Dardaratxo arin, ego-ikutuz
 
Nere arima illa
 
Betikoz biztu, betikoz alaituz
 
Iaungoikozko bidean
 
Maite-kutunka, oñeratu dedin!
 
 
 
              
             |