| 
 
 
Gure aita santua Juan XXIII'gna
 
 
 
Enbeita'tar Balendin
 
 
 
Dan, din, dan, din, dan durundu otzak
 
Eleiz kanipiaiak deadarrez,
 
Aita Santua il dala eta
 
mundu guztia negarrez.
 
Biotza samurrez,
 
maitasun garrez,
 
zaintzan ginduzan ardurez.
 
Bere eriotzak ze galtze daukan
 
ez da azalduten errez.
 
 
 
Lau urte eta zazpi illabete
 
Aita Santu egin ditu.
 
Egin dituan lan ederrakaz
 
guztiok gaitu arritu.
 
Mundua batu,
 
Egia autortu,
 
Aundikeria baztertu.
 
Danak diñoe olango aitarik
 
ez dala iñoz ezautu.
 
 
 
Mundu guztiak maitatzen eban
 
Juan ogetairugarrena.
 
Ikusi dogu danak beretzat
 
sendi bateko zirana.
 
Anaitasuna,
 
ta batasuna,
 
gizonen askatasuna.
 
Auxe zan gure Aita Santuak
 
beti eskatzen ebana.
 
 
 
Erri maitale egiazkoa
 
Aita Santua izan gendun.
 
Iñoren gauzaz ez jaubetzeko
 
sarritan esaten euskun.
 
Beti fededun,
 
egian lagun
 
gure ondasunen aldun.
 
Askatasuna bear gendula
 
bakea gura bagendun.
 
 
 
Alta Goikuak jarririk dauka
 
bakoitzai azken ordua,
 
eta deituten daben garaian
 
gure bizitaz badua.
 
Artzai sendua,
 
eta zindua,
 
Jaunak dau beragandua.
 
Tamalez bere eriotziak
 
lutuz iantzi dau mundua.
 
 
 
Lau egunian agoliñian
 
zer ezeban igaroko.
 
Mundu guztia Jaunari eske
 
al bada osatuteko.
 
Biotz aundiko
 
Aita zalako,
 
bardina guztiontzako.
 
Gure artian nai gendun baña
 
iges egin dau betiko.
 
 
 
              
             |