L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 III-IV Udazkena (1964-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure aur, eder polita...

 

Muniategi'tar Sabin

 

Gure aur, eder polita

ze, loretxo argia dan!

Dana da amatxorena,

irripar ezti, gozoetan.

 

Aragi bigunez egiña,

izarrak ditu begietan;

aurtxo zorgin poxpoliña,

zerbait esan guretan.

 

Iturrituz ao guztia

topoz dabil bularrean,

amaren bizirik erdia

edanaz, titi beroan.

 

Ta, eskutxoak jolasti,

O!, ze gauzak oartzen diran

laztanka, begirik begi,

bien arteko zeruan!

 

Udaberri aize bigun

ta, maitezko baratzean

biak ari dira kutun

berriketatxo betean.

 

Biotz-bularretan beera

ai!, amari bizia dario,

aur laztanaren pozera

dan-dana emango lekio!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.