Gure etxea
Olabeaga'tar Iñaki, f. s. c.
Alkartu gaitezen anaiak,
Gora dezagun Salle-nea,
Gu guztiontzat bera bai da,
Ben-benetan «Gure ETXEA».
Zu zaitugu gure animen
Sor-leku bero ta maitea;
Gaztaroan izan genuen
Kabi gozo, «Gure ETXEA».
Ipar aizek uxatutako
Uso lirain, papar zuriak,
Emen geldituz egin zuten,
Zelai belartsuen erdian,
Arrizko usotegi sendo,
Leio aundiz oso betia,
Salle'tarrentzat izan dana
Etxe kutun, zoragarria.
Geroztik artuko dituzu,
San Martzial muiño bizkarrian,
Sortzen dan, eguzki beroen,
Muxu leun, zuzpergarriak.
Tamalez, ez zaitu pakian
Utziko, Jaizkibel mendiak.
Kontra bialduko dizkitzu
Aize-ekaitz gogor eta euriak.
Baiñan, Guadalupe'ko Amak,
Zure begiraille maitiak,
Ondatu ditu, Aia-arriko
Sorgiñ gaiztoen txarkeriak,
Argitik gaueraiño zutik
Zaude irmo, leku batian;
Arkale mendiko Kurutzen
Itzal zerutarren azpian.
Kantauri'ko itxas-aiziak
Txukatzen dizkitzu malkoak,
Bidaso ibai kantariak
Kulunkatzen gaueko loak.
Or bete genitun txit zintzo
Jainko zerutarren gogoak,
Biotzez betiko utzirik
Aita, ama ta etxekoak.
Bai gozo egona danentzat
Amaren magal epeletan.
Aunditu ta gero ba-goaz,
Jauna lagun, lan ta neketan.
Salle-nea'ko kabi bero,
Ugaritu lur zabalean,
Salletar jakintsu ta santu,
Adoretsu goi-burruketan.
|