| 
 
 
Itxaroa
 
 
 
Muniategi'tar Sabin
 
 
 
                   I
 
Zu etortzeko ziran biderantza
 
eta, zuganatzeko amets-egoz...
 
Itzak esanbera,
 
aopean nitun bultzaka,
 
]ore sorta eder
 
eta, bizi-biziak...
 
maitasunezko lilitxoak ziran
 
nere ustez, ain dotore
 
ain usu eta,
 
eme!
 
Berarizko eskar, doai xamurrez,
 
larrosatxoak bezela,
 
goraka nitun
 
eres-argikuntza, eskeintza betean,
 
urduri nitun bai, biotzaren erdian
 
kukullu antzera
 
ler-zori,
 
une batetik bestera,
 
bere usai gozoa
 
aizeratzeko pozez.
 
 
 
Goraka nitun bai,
 
iturrietako uraren antzera,
 
biotz-begipean maramara...
 
aizemin nitun eta,
 
minbera...
 
zure oñots,
 
zure oinbide maitearen poz,
 
noiz emen eta,
 
bideratuko,
 
itxas-sakonetarañoko ikara
 
eta, betikotasunezko
 
asmoz.
 
Goraka nitun bai,
 
zu noiz elduko,
 
zu noiz azalduko,
 
arako iturri-ondo alaitsu
 
arako, zugazpe
 
edo, kale-bazter txukun,
 
arako etxera-bide kutun...
 
nun ote zan izango
 
eta nun,
 
eta nola,
 
ai! nola izango ote zan...
 
illargi ala eguzkitan!
 
Itzak,
 
ai!
 
zu noiz etorriko,
 
zu noiz azalduko
 
nere-neretan nitun
 
aizemin;
 
zurea zana eta,
 
ain ondo nekin bidea
 
unero begiztatuz
 
eta, zure irudi ederrez iantzi
 
eta bidetuz...
 
Ederbera nitun bai,
 
ale-bizigarri, kolkokada umaotuak,
 
gañezka nitun
 
neretik nerera
 
millaka ametsezko itxaropenez
 
eta, bidebera,
 
bideari ezin eutsiz...
 
gañezka nitun,
 
zure irudi sugarriz,
 
zure pentsamentuz...
 
neretik nerera,
 
nere illargi
 
nere zerurik zeru
 
ain ibilgarri
 
eta, aingeru!
 
           Eta,
 
une bereziak aukeratuz
 
eta, zure pentsamentuetan
 
bidea pausotuz...
 
Itzak,
 
ai, ama!
 
goxo-goxo
 
eta, ezpanetaraiño
 
aizearekin bertanbera,
 
aizearekin iolaska,
 
maite-aopekotan nekarzkin,
 
nere ixil-aitorkuntza
 
eta, dardara bizietan
 
nere oin ariñari
 
egaraziz.
 
 
 
        II
 
Baña, ai, ene!:
 
aurrez-aurre
 
bidean,
 
arkitu nintzanian
 
zure ogei urteko
 
odolaren garrez,
 
zure ibilkera suge
 
eta, irripar goxo,
 
begi eztikorrez...
 
Olaxe,
 
une batean,
 
dan-dana... nere indar, nere adore
 
nere kemen, nere ausardi goitsua
 
dana, lurreratu zan, bere illargi
 
bere goi zabal oztin, izarrakin...
 
eta, illunpean,
 
eta, zirkinge,
 
muturik lotu nintzan
 
ta, nortasunik gabe!
 
 
 
Ai, ze oñaze
 
ze illundura
 
maitezko neke!
 
        Gero... ai, gero!...
 
eskerrak zuri,
 
egun argiko izar
 
eder maite!
 
Zu ari ziñatan itz billa, tiraka,
 
galdera ezti,
 
xamurrez...
 
zu ari ziñan bai,
 
nere itz epel, eskuragarriak,
 
nere itz bigun ta, amets gordeak
 
zure irriparrez,
 
zure bigiratzez,
 
arira ekarten
 
eta,
 
banan-banan
 
biotzez,
 
egan...
 
Urretxindor zoli, goitiak bezela
 
kañabera arteko
 
kabiaren pozez,
 
itzak maitebera,
 
begirik begi,
 
eder-dariozko emaitza bizian
 
nere baitara,
 
ur doñu pozgarriz,
 
etortzen asi ziñan...
 
sakon eta ugari,
 
emai zerutar,
 
biozbide eskugarriz
 
bere zorion,
 
apain berriakin
 
goitik beeraño,
 
bizia iantziz...
 
Eta, elkar berriketa
 
amesbide,
 
eztiaren pozez...
 
ezpanak ere
 
urrezko etorriz,
 
lore-usaitu ziñan maite-ederka
 
eta, eskuetan gora
 
bizi billa
 
edatu ziran...
 
itz gozo eta,
 
guren baten bitartez
 
Etorkizun eta Egunaren poza
 
begietan adieraziz!
 
 
 
              
             |