Iragarkundea
(Poematxua)
Baztarrika'tar Daniel, s. i.
I. ITXAROPENA: Egun senti abestia.
Sorotik maite abesti bat. Lur buzti usaia nabaitzen da. Ortzia, kristal bat bezin gardena dago...
Ondoko musika: Aita Donosti'ren Oyanean.
Egun senti urdiña... Egun senti argia...
- Zoazte emendikan, aragikeriok!!!
Ezkutatzen ari da goizeko izarra...
Zaudete, bai, geldikan, larrosa txuriok!!!
Aize garden preskuak, musika dirudi...
Zuek ere isillikan, txori txiolariok!!!
...................
Egunaren ederra, ezin geldi bakar.'...
Gaurko egun garbi onek, zerbait ote dakar?
II. BIOTZ GRIÑA: Eguerdiko garra.
Beroa. Bero aundia. Urrutira, txitxarra ots trirritia. Leioko itzalean arraitzezko gantxilla...
Ondoko musika: Bach'en re txikiko tokata ta igesa.
Eguzki argi, indartsu, gaurko eguzkia...
«Basauntzak uren antzo naiz ni Zure egarri...»
Lurra berotasunaz ler zorian dago...
«Sarri agindu dezun Mesias ekarri...»
Egunaren driz driza baikbat da geldi...
«Maitasun garrez, Jauna, ni Zuri ezarri...»
...........................
Eguardiko lamara ezin iñork kendu...
Maitasun su beroa, nola desegindu?
III. GERTAERA: Illun abarreko pakea.
Otoi lekuan, lili usaia. Kanpoan, txori txioak, ume irriak, nekazari kantak. Ortzi ertzean kolore danak batu dira: oria ta urdiña, gorria ta ubela...
Ondoko musika: Aita Otaño'ren Agur Maria.
Illun abar epela, arratsalde argia...
«Graziz betea zeran, agur Andre Mari...»
Argi ta musikazko ler aundia izan da...
«Sortzea damaikezu egin zindunari...»
Zerua aingeru egoz, lurra argiz bete da...
«Amatasun neskutsa dezu zure sari...»
..........................
Illuna berjetxi da. Illun atsegiña!!!
Mari geldi baitzaigu Ama ta Birjiña.
|