| 
 
 
Deika daude
 
 
 
Otsalar
 
 
 
S. Basauri lagunari
 
 
 
Deika daude,
 
deika,
 
gau erdi aldean
 
deika daude
 
gure atean.
 
Nork deitzen ote du,
 
nork,
 
nere biotzera?
 
Nere arimak deirik
 
ez bai du espero.
 
Sorgiñen orduan
 
ez da aingerurik.
 
 
 
Gelaren illunean
 
aize otza mugitzen da
 
intzirika gelaren barnean,
 
ozkirria nere gorputzean.
 
Ixillak ozkatzen du illuna bera
 
itzal izugarria mututu arte.
 
 
 
Deika daude gure atean,
 
deika,
 
gau erditik goizaldera,
 
urrutiko zakur zaunkaren
 
oiartzuna.
 
Deika daude ta
 
ez nere biotzera,
 
bai nere zentzura;
 
ez nere arimara,
 
bai nere aragira.
 
Gizonen anai naiz eta
 
lurraren seme naiz eta...
 
 
 
Eta, etsaiak ez dute maite,
 
ez nere biotz eta ez nere arimarik.
 
Galerazi nai dute
 
nere zentzua eta nere aragia.
 
Galdu al baledi
 
nere izatea.
 
Katigatzeko gartza dakarte,
 
ta, gau erditik goizaldera
 
gure atean deika daude.
 
Otsak zulatzen ditu
 
ixilla ta illuna;
 
gogo ukakor otza
 
kideko duan otsak.
 
Sorgin ordua danez,
 
ez da galtzen zakurren zaunka otsa.
 
 
 
Deika daude.
 
Dei otsez gure atean...
 
Gela illunean,
 
otsoen gisa,
 
lau arpegi zurbil, itsu.
 
Gartza,
 
atea,
 
presondegia.
 
 
 
Alkar solas ezin gindezke ulertu
 
berek eta ni.
 
 
 
Au mundua!
 
Nola mundua?
 
Nik ez nekin ezer;
 
berek gutxiago.
 
Ta, aintzigarretan naramate.
 
 
 
Biotz arimak gartzaren pean.
 
Zentzu aragiak zauri bidean.
 
Odola naizenez,
 
odol gorria,
 
gizonarena.
 
Autsa naizenez,
 
auts berdea,
 
lurrarena.
 
 
 
              
             |