Belaun-giroen olerki ixilla
Ugarte'tar Martin
I. Aurtzaro
Amets aaztua lez lo-zorro
aur nintzaneko oroitza,
begi-ninietan txingar darot
erle burrunda bailitza...
Aldaaroak zuzperturik
nagi naroan gogoa,
joana berrizte iduriz
oro urbil len-giroa.
Utsa zalazko zerbait astun
betarte nik aurtzaroa,
igaroaren oroipen...
Oroitamen igaroa!...
Joanak zer dakus utsa baño?
Utsak iñoiz giro ezti,
edo zerbaiten errañu,
ta ikusmena ere laño,
ta laño gaindik eguzki...
Igaroan argi biziak
barne sentipenak jalgi,
ta pentsakizun urerneak
apar-muga naramaki.
Amets aaztua lez lo-zorro
aur nintzaneko oroitza,
begi-ninietan txingar darot
erle burrunda bailitza...
....................
Ama!... Itz muga gabekoa...
Zure ta nere bizitza,
Jainkoari eskein zenion,
ta mintzo ixil oroitza.
Aritz mami lez arrak jana,
amatzaroko biotza,
ni altzoan txori egiña,
su eztia, ni masusta.
Bion tartean oskarbia,
gaba oskarbiak intza,
intzaren apar axalean,
biok amets, biok mintza...
Utsagaz biok zorabio,
utsagatik laztan niri...
Ezerezaren parpail biok,
gauz utsa geureti aundi...
Bularrean erdi-lo
oinpetan atzimur,
parre-zirri-gilia
abian bi eztul.
Aize eztul birekin
sabel barna izkur,
eta uats epela
ordurako limur.
...Ari meea aurtzaroa,
meea ta pirriña.
Ikusteko meago
sentitzeko baña...
Aita etxearen abe,
oro su-argitan itzal,
noizbein betartea uber,
beti etxemiñak kiskal,
Emporraren su-begira
dantza danbolin kirtenak...
Aiton-amona txurtuak,
alboan kuzkur daudenak.
Begi urdin-gezak xamur,
masail limurtuak ezti...
Ni guri-guri altzoan,
amets girorako etsi...
...Ari meea aurtzaroa
meea ta pirriña.
Ikusteko meago,
sentitzeko baña...
Xoxo izu arroxko,
nora iges egin?
Berriztu nai neuzkikan
mintzo-bi irekin...
Egaka biurrian
zer dala-ta ain arin?
Ontan agurtzen natxik
txorrotxia bikin?...
Belarrietan dan-ezkoan
sasipean zarraparra,
kabia nun, nik an zankoa,
ta neureki irriparra.
Iru arrautza egapean
molts-moltso zozotzarra...
Arantza-boltz txurkulluak
bi eskuok luzatzera,
zima gaiztoz iriki dit
galtzarbean tarratara.
Ateetako kerizpean
oin nagiok auts-arretan,
siatseko ur-gelditik
txalburu-bi eskuetan
ez-itoko, bai-itoko
loi moltsora aizkenetan...
Belaun-konkor, galtzipurdi,
atzamarrak lokatzetan...
Otordura biltzezkoan,
ontza-bi loi arropetan.
...Amarentzat oker beltzak
neretzat uts baño eztira...
Sentipenik eztaneko
jolas leloa guztia!
Arrats-leeneko axanpa miñak,
laño-beltz-giro biotz ezpañak.
Nik arpegi irripar amari,
eta illun-arre amak neuri...
Abian ondamu banitza lez,
aitaren altzoa artu det toki.
Aitak, amak eztaukan itzala.
Amak, aitak eztuan magala...
Eta nere masail gorriztuan,
biak neretzat laztan bana!
...Gabeko otoitzak egin ondoan,
loak artu nau bereala...
.......................
Banaiz, eta enaiz...
Banator. Banoa...
Kuku-soñu antzu,
ene aurtzaroa...
Izango naizentaz?
Nork daki geroa...
Oindaño darodana,
lo-zorro-giroa!
Ta. Ondore mardul nere gain dator
itxas urdiña bailitzan,
eta uraren apar arian
arpegi txuri-gorrizka.
Ur-kantua bai, mur-mur lelo au,
gain-agarraren jolasa.
Ara palaxta, ona purruxta,
surtzaro-barne ametsa.
Egoaizez ara-ona
dabillen ke-moltsa urri,
ganduaren egapeko
suaren erro nabari.
Aizeak bere lege naro
bere lege ta irudi
zerbait naizen itzal solla,
ez zentzu, eta ez zori.
Naizen bai-ezko sentipen
espiritu ezkutua,
joanak lekurik ez, gaindik
itxaropide gandua.
Aingeru egats gabeko
nai uts naizen aingerua...
Ez pipit ez lore kusku,
muskil pizer kimatua.
Enadatxo pirrin lez dabilkit
ega motelka narrats-narrats,
ene zentzu izpiok naztapil
ikuspen detala zerbait arrats.
Ez putzu geldia lez lurrean,
ez xoxo izua lez aizean...
Badarot zerbait bien tarte
giroak daman bidetxidorrean.
Ikuspegi badet surrez-aurre
gaztemuga sollak damaidana.
Argi dizdire-arian barne
auek sentimenok bidez-bide,
piztu-ezpiztu argiakana.
Illunaren gibel erraiñura,
txoil urrutira agoan oskarbi
ez egunaren kiñu, ez argi...
Zer, or, ezpañetan esan gura?
Nere jo-muga itxuan berri?...
II. Gaztearo
Bidatxidor nasaietan
noa azipide legez,
zerbaitek argi dagidala
iputargi txirtzillak lez.
Itxaro nuen bidea,
bide zabala naitaez,
kolkoan erdigorderik
ondoreko milla amets.
Illundiko argi izpi
darot biderako lagun,
ez gara-beerako malkor
oro zelai, zelai legun.
Arbideko oztopoak,
denak zatzait ore bigun.
Kurpil galdu lez zoro noa
ume-uztarpetik urrun.
Aizearen bultza nagira
ez-jakiñez nora noan,
saiets bitara illunbe
bide luzeero murkoan.
Geroaren ikuspegi
amets eztiak laukoan
bizi amets txoroaz bat
txori ixillak kolkoan.
Bat-bateko iratzartzea
begi lotiok nabari,
nagi egotez gogait egiña
arpegi datzat gabari.
Barne ixilla egun argira,
biotz erkiña dardari
lotsaren larmintz apar ariña,
gaindik boteaz daragi.
Eta banoa rora ezean...
Begi-itxian kantari,
gogoan bere esanetara
orpo-ixidorrak dantzari.
GAURTIK neureki txori egiña
egamotz naizen txoria,
eguntxintaren argi ariko
txoritxo jaioperria...
Ta gaurtik dakus neure mendeko
amets-zelai zabaldia,
uztarpetikan ega ondoko
ene atseden aldia.
Usai likura banatzen darrai
zelai zabaldiko lore,
loreak ezti, eztiak lika,
gaztea ororen zale.
Bide egalik, muño mukerrik,
ezdatzait lorerik gabe,
ozpin garratzik balitz-ezpalitz,
adiñak berekin lege.
Ta, ain uts datzait len igaroa,
negu otzaren arpegi.
Negu otzaren giroka eta,
gaba luzean irudi.
Eta banoa nora ezean...
Argi neban iputargi
geroz argigo, geroz bizigo,
orain illargi laurdenki...
Eta banoa nora ezean...
Ta urrun neban oskarbi,
geroz argigo, geroz bizigo,
aurki egunaren begi...
Mendixkaren gandorretik
ospel dakus alderdiak,
gaurdañoak txurtu didan
egun pirrinka nagiak.
Illunbearen girora
ospel ene betarteak,
ametsaroren albañu
gaurko sentipen bitxiak.
Neurekixa ibiltari
bide itxuan joan da joan
bat-bateko sentitzeak
uzkur jarri-be beingoan.
Argi txatxarraren orpoz,
t'ezjakiñez nora noan.
Bide luze, bide nasai...
Nork igarri nora doan?
Luze datzaikit bideok,
luze atzera utziak,
bukamen gabeko bide
sakon mukerrez itxiak.
Aopeko zerbait ezti
noizpein badu geldiak,
belarrien giligarri
onatx oiartzun garbiak:
Txoriak tzirtzil aizean,
ardi txintxarrots zoliak,
artzaingoan oyu emea,
bere abesti eztiak...
Zarata ezti emeok
aldiz geixko, aldiz erdi...
Zalantzaren ondorio
zorion dezaket arki.
Urbil artzaingo abotsa,
Aingeru eztarri garbi.
Aranean ara-ona,
gazte kantari, ta ardi.
Oianaren abots bakartia
nai neuke itxian artu,
lagun miñetan ez dedin
geiegiko oyuz lertu.
Neure eskuz ukutzea
nik otenezake lortu,
ta argizarizko biotz au
bereaz batean urtu?...
Zerbait dalazko billa nundibait, eztakit nundik,
eztakit nora... Zorobat gisa mintzo batez.
Ta oiartzunaren zirrara meak geldi nau emen
itzal txoil ontan ezti-likatan sartua lez.
Ardi beraxkak larrezañean bana-biñaka,
baso itxian gora ta beera bazkabilla.
Ta orpoz-orpo, zigor biurra eskuan tente
bere lanean zori-bete dan neskatilla.
Iñoiz kantari, iñoiz ixilik, urbil darabilt...
Oñots ixilla itzalak barna ara-ona.
Jaurti baneza arnasa dan lez bere kolkora
biotz sutuan irten-bai-ezko daukatana...
Gandu baño ez, bion tarteko esi pizer au.
Lotsaren gandu!... Ta biok autsi nai genuke.
Itzal begiko aize megatxak urratua lez
nere begiak eta bereak txoil jodute...
...MENDI bakartiaren arrosa
iñork usaindu etzaituan lore...
Geldirik daudez ene orpo-ok
ez oinkako bat ere zu gabe...
Emen moztu zait ibil aizea
bertan gogoari uko eman.
Bakarti ibiltze ondoreak
berak batzait zoriona zerdan.
Ikusten naroan argi-xinta
lanbro-arre axanpaz estali,
illargi laurdenka oro aitu
iputargi bera be itzali.
Goroldio ezeak mugira
itz bana esanen otsarekin,
ta berau aopeko mintzo au
illunbeko utsaren osakin.
Biok alkarri esku emanak
galbildur giñun esku gordeak.
Aldian oinbete aurreratza
ustekabe gamazki bideak.
Bide berriak argi zirrara.
Len utziak uts ziralazkoak,
pirrin ta ttipi, jaioperri uts...
Uztaaroa amets gogoak!...
...Mendi bakartiaren arrosa
iñork usaindu etzaituan lore.
Geldirik daudez ene orpoak,
ez oinkako bat ere zu gabe...
Bidexkak gora ta bera,
itzal nagiak atzera.
Baso itxia galduaz goaz,
osin bare sakonera.
Irriparran osiñera!...
Atze bixkarra oleska,
tartea urez gañezka.
Uraxalean dantza nagian
bitxaren apar zurixka.
Zer diarduk osin lizun
bide berrion sarbide,
ara-ona lurra janaz
aize pirriña lankide?
Gaindik dekan zubi medar
bilin-balanka ori-be.
Biok anker biok maltzur,
biok zerate senide.
Itxas azalaren antzo
lelaz baretu ta jaiki,
arrubeko ur-arreak
kolkora jaso ta jalgi.
Argi lendik illunera
barna biltzen bañan nagi.
Noiztandikan? Noizarteño?
Txoil berak bakarrik daki...
Onen ipar-arpegia,
eguteraren begia.
Azpiak ura, gaiñak aizea
tarteak utsune aundia.
Bertan itxaro aria.
Zurrunbilloz urak naste
osin nagiaren apar.
Berak zerbait begipeko
eta agerkunak axal...
Geroaren bide-nabar...
Onen gain-apar kaxkora
palast egin dut abian,
dekan-ezko sen urria
bertan amaitu dagidan...
Goi-been muga arian...
III. Elduaro
Ene bultzaz lur artua
bazanezko arrotz-erri.
Larremitz albañu izpi
bañan ez lore, ez orri.
Ostalari arrotz oni
illuna lur-eten txuri...
Atzo arantza basatiak.
Gaur sagasti muxu-gorri.
Ur-mugan blai nintzalarik
zentzu gezak lotan jarri,
gazte giroz loak artu,
giza-soñez iratzarri,
Bai-ezko bizte lelorik
geroratz eztet nabari.
Sentiera mende noa,
ta gogo bizte mintegi.
Illun bide ondorean
bake zale zait guzia
igaroan kerizpeko
megatx darodan aldia.
Naiz biotz pilpirak jaio
sor nere barne nagia,
ospeletik argi-xinta
aldaarora etsia.
An oiartzun zaneko
abots bakartia,
gordean det gerozaz
barnean josia.
Gordean ain xamurki
amatzaz jantzia,
ondoreko kimuen
ernamun begia.
Osoa zait aldi au
ego-epel giro,
lagunaren itzal da
arnasaren bero.
Leendiko amets ernez
agorturik oro,
lore-kusku mokoko
ene egutaro.
Baso itxuak lili bat
illuna bitxi jazteko,
urernearen aizpa, ta,
doñuz txorian antzeko...
Txori biok bat giñandik
adiñaro esaneko,
orpotikoen muin gera,
biok azal ta izardiko.
Geroaren itzal darot
aita izate astuna,
iñoiz gabaren atal naiz,
iñoiz oskarbi eguna.
Maiz edari ozpin jabe
badet eztiki leguna,
giroaren jaki, ore,
gerize eldu-biguna.
Ontzia gora-berakoz
ur-gazi-gezak barna,
bidaaldian nekepeko
ar izkutuak jana.
Apar-muga nabaria
lurriñetan goratz joana,
uztarpeko ta zoritsu
bizitza leloak nama.
Buruauste bakar aldirakotz,
ta ez joanaren egarri.
Geroaren kezka alderago...
Neureak burutan sarri...
Lan erasoa eguneko ezten,
onek neke ta izardi,
eta obari zeatz neurtua
zimel jardunaren sari.
Lur itxua ene alorreko
ainbat gazi-gezen lurra,
beso etenok-be neke ozpin
ozpin ez bañan lillura
Lur muñetika asun diran lez
erne bakanak onez urra
ezti estalgiz erro etsian
darot bizitza kuzkurra.
Ta ezti kutsuz, amets andoko
bide estura jausirik,
elduaroak itoaz nama
gora aienak autsirik.
Negu-buruko giro otzaren
egapetaño josirik,
ondoreari mun eman baño
ez darot beste argirik.
Iñoiz zikotzez kukildu banaiz
ezur-ikara-dardari,
nere zaindiko landaretxuak
gose karraska nabari.
Ontan aitaren biotz minduak
lur mukerrean daragi,
bizinar zaigun aletxo billa
txingurritxoa irudi.
Miñik gabean barne zotiñak
zotin gabean malkoak,
bide beretan ekaitz nardari
ozpero neurriz gaingoak.
Eraman onez oro ebaki
elduaroren aiztoak,
bizilarrizko garaipen ontan
esku dularik Jainkoak.
Lan astunaren esker
ez nabil txori oker.
Neke zaidan lana,
badamat nork arindu,
ta nork eztiz ukindu,
ozpin darodana.
Laztasunen errotik,
abian sortzen zaikit
poztarte bakana.
Orpotikoen giro
txoil bigunak argiro,
bidez dakardana.
Onatx nere jatorri,
sendo ta muxu-gorri
ondore detana.
Arira, ezpai gabe
zorionaren jabe
izango zaidana.
...ETA nere uztaaro
badoa gain-bera,
errekatxo tziztorra
dijoan antzera.
Ondotikoen bultzaz
aldian utsera,
ta bultzaren sortallu,
aldia bera da...
Adiñaren ertz nabarrak
lotzen nauan egutaro,
lañoxka ganduz gañetik
izarrak kiñuz gabero.
lñoiz ospel, aunitz argi,
illatargi talobero
ixilpeko arnas xamarra
gaur-gaurko aroan lelo.
Sail neurtuan erlea lez
ara-onako motzean,
onen lanera urrian
tzirtzillik bere antzean.
Edozer ezti berak lez
garratzondo murritzean,
ontan bizi-poz-aria
berak lez lore-autsean.
...Eta nere uztaaro
badoa gain-bera
errekatxo tziztorra
dijoan antzera.
Ta jaurti albaneza
Zerupe antzura
bake ixillak gorde
diotzan altzora...
Aldiak barna landa nasaiok berean doaz...
Neu naiz aldakor aizean lege zilimoltzo.
Lur magalaren giro epela utzirik edo,
lugin zaildu-au bide antzura lander antzo.
Bañan etzaikit alper izandu lugiñaroa...
Legor zan lurrak eskura dakar emaria.
Leenik ereiña erratzen doa uzta-betera.
Bertan geroak anei ametsen iturria.
Nere baitako amets erroak erori dira
etsiaroka sareetara aldi onez.
Bertan urtuaz, barne neurria dindiriz darot
uztai urriko ontziak gañez dagian lez...
...Eta nere uztaaro
badoa gain-bera,
errekatxo tziztorra
dijoan antzera.
Abian nere oiñok
lur muga otzera,
arrasburuko argi
gorrixkaz batera...
IV. Umoaro
Ez aurrera, ez atzera
umoarora zubian,
sare itxuak ibatsi
murrizki ago itxian.
Izarrak egi-lekuko
utsune nasaiak goian,
azpian ibai nardari
gainbera urdin nagian.
Umoarora zubian
loti, ozkil, ur garbia
goiak urean errañu
arraitxoentzat argia.
Uzteibeetik sartu-irten
enada txiularia
egunaren ondartzera...
Bere lege nik begia!
Loti, ozkil, ur garbia
makal areaz bildua,
albo urrizti nardetan
ezti txorien soñua.
Ta, argi-begi sardetik
irriz, berekoi kukua,
berean lelo sorkorra,
milla bider berriztua.
Makal areaz bildua
umoarora zubia,
auen lezeero dangalak
urbil oskorri-begia...
Denok aizken-ari goaz,
makalen gorri-oria,
ene bizinar aula ta,
arrats lengo oskorria...
Bizitz xamarran
aizken atala,
makillatxoa
lagun detala.
Egian ordu eldua...
Lurrondo ospel
garrik gabea,
lanbro negartiz
aurre-sarea,
oro ozkirriz Zerua.
Eztet txoil bakar
makillatxo au.
Nere sapia
zabaltzen dirau,
onatx belaungo elduak.
Euren zaiñeko
landaretxoak,
lau-orri diran
billobatxoak
ezti girora bilduak.
Aur biurturik
auen girora,
ozmin darodan
une malkorra
zertxo bederik murriztu.
Neri aitonak
aitandu zidan,
oro txikien
oñarri diran,
ipuin-abarrak berriztu.
Gira tzirtzil au
ezer ezpalitz,
jostarika-be
alkargaz gabiltz
pozaren gili-dardaraz.
Auen mugirak
zume-txirpi lez
eta nereok
adiñan legez,
txantxaz zuzpertu bailiraz.
Sentitze utsa
balintzaikit aal,
gaur bertan kako
ondorio nar
naiz izan bultza estua.
Nola nezake
auekin naasi
orpoz jirata
atzera utzi
darodan bide neurtua?
Eta bide medarrak
oles illunari,
igaroan gomutaz
oro zulakari...
Arako argi nabar...
Leenen ametsa.
Arako ordu zear
naron bide latza...
Gomutaren eder ta eziña.
Umoarorako egi gordiña...
Amaren masailla epelak,
irentsirik gandu ospelak...
Ximur zar amanatxoa.
Aitonan altzo goxoa...
Denak betartetik kendu
erio illun ezpelak.
Amesbete zillar parpallak
bideerako lore txinbillak...
Negu belfz-nabar-gorriak,
oro uda sargoriak...
Esan dezaket nun diran?
Itzik ez dute ezpañak...
...Arako argi nabar...
Leenen ametsa.
Arako ordu zear
naron bide latza...
Gomutaren eder ta eziña.
Umoarorako egi gordiña...
Ene orpoak zerbait aldatzen nagian-nagi,
nai-ezik bedik, zubiz barrengo lur-errera.
Eta, neretzat ez uzta-bete, ta ez obari,
emango eztun lur zidorrari leen-arrera.
Darodan bide beartuari ozkil begira.
Abar-tartakak ezur-makillen ereduko.
Otzaren dardaz azal lakarrak ustel bailira.
Agian leenik arrak janaren irudiko...
Ospel begiko txuri bizia, ene illunar,
une beteko begi itxia txori etzait...
Nolaz, aizean begiok mindu, nere bizinar
errañu bertan kirikako-bat aki bezait?...
Begininiok ixten doakit
aldian isten betiko...
Zartzaroaren ari emera
argiak berak ostiko!
Zuri gandutan zerbait dalazko
elur illaren jantziko
nere illeok zillar izpiok,
damazkidan iduriko.
Laño itxuak estali antzo
gau lez doakit eguna,
eguzki pintza orratz berak-be
ezin lañometa zula.
Illun albañu luze urria
ibai añubeak ura...
Ene irispen dezakedana
oraingaz illun gandu-da.
Gandu lausoa betilletara
lanbro meaxkan umea,
azalez ezko, barnean ore
itzulibide unea,
eta naasian barren muñeko
negarraren ari meea...
Alaz xur darot belarrietan
gaindiko abots emea!
Odei illunon gaindik kirikaz
senti naroan argia.
Sentipen soilla... Idurimena...
Estali zait oskarbia...
Sinistearen argi biziak
berriztatutzen egia,
Goi-nasaietan dakusdalakoz
aginduriko alkia.
Eten bai-ezko arta
sentitzeakin batera,
gorputz zirrara ozmiña
abian nere baitara.
Len gor nakion zirrarak
gaur jaioperri tankera...
Aize ospel bultzari su
erio aurre oteda?...
Ikustaria joan bazait,
entzumena-be urrean.
Gaurdaño ixil zan erle
urbil burrunda arean.
Nere andore txirpiok
nabari neure gorrean
aopeko ixil mintzoz
lo-ari nagon unean.
Loaren astunez biltzen
gorputzaren zain-ariak,
biotz ozmiñera bidez
odol xamarra urriak,
betirako loan senaz
lotzen nauka lokarriak.
Ortz-karraska latz baño ez,
ene erio larriak...
...Egun bereko illun begian,
ezkillen din, dun, itzala
Andre eldu bi iturritikan
ura duin ozkil dirala:
Jesus, ta Mari... Ustekabea...
Nor ote degu il dana?
Alako omen... Gizarajoa...
Jaunak erruki datzala!...
|