Gaitezan biozdun
Aurraitz
Igetargira begira
dago jakituria,
ta gure Errian asi da
urrituten garia.
Batak ten, besteak bultza
larri laboraria:
Arloak gitxitu eta
enpaiduak keizpea,
nai ta ez aldatu bear,
askok, bizipidea.
Jauntxuak baso ta landak
illetaz jazten dira.
Euskalerria'ren azken
egune eldu ete da?
Zutun, anaiak, ez mintzo,
ekintza-aldian gara:
Biotzbageen koldarkeriz
eun Erri amillera.
Izakera gal ba-daigu,
zetako bizi gura!
Leengoa da eguzkia,
baita gaben bakea.
Munduaren aldakuntzaz
urduri gizadia.
Gogaibako ibilleretan
barru utsaren nekea.
Biotz-ikeren zelaian
bearkunen saria:
Geldoen azal argiak
biotzean zauria.
II-eresia basoan,
urian poz ustela.
Geroaren anotsa itun
lugiñak galdu-ala.
Diru-zaleai ez dautse
betezkero sakela.
Sabeltzaiñak lo, asetu
daienean sabela.
Gaitezan biozdun ta argi,
ondatuko bestela.
|