L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Arrats-bidez

 

S. Muniategi

 

Aize bultzada zakarrez,

zugaitz adarretan beera,

orri erortze itunean,

eriotza dator lurrera,

negar oñaze betean

bidegunea intzirituz,

amaika amets-orbelez!

 

Ez argi ez maitetasun...

aize ulutiak dakarten

doñu beltz, doñu itsuan

adar gorrietako laño

ilduratasun negartian,

kabi zarrak utsik dagoz

bakartade mingarrian.

 

Neguaren ikutukera,

oldozbide illunetan...

Au azpitasun beltzura,

azken-orri zimeletan!:

Orri batzuk estu dira,

arimo baten pentzura,

noiz izango ote dan...!

 

O! Lenaren bide argi,

bide egakor, bereziak;

bide latz, bide egokiak,

ioandako bide amesti,

bide zabal, bide maiteak..

amaika aldiz, kutunki,

biotz-gogoz laztanduak!

 

Baño, oraindik bizirik...

bizirik dagoz egaletan;

bizirik maite besarka,

gazteago zan odolaren

irakin, gar kutunetan;

bizirik eder-ikutuka,

amets-gela bazterretan!

 

Bizirik gogoz, deadarka,

gaztetasun ibilpide,

begiratze samurretan;

bizirik lore-dardaraz,

mintzo ixil baikorretan,

Udaberriaren onuraz

egunbide argienetan!

 

Bizirik arantza artean,

lorerik bikañenean...

bizirik laño-tarteka,

urte aztunak dakarten

lausotasun illunean;

bizirik oroi-edaska,

igaro zan ur garbian.

 

Bizirik dagoz negarrez

esku, azal ximurretan;

zimendu zarreko orma

t'edergallu berezietan;

bizirik, bai, zer oteka

ibaiaren agurraldi,

azkenengo ur-tantoetan.

 

Bizirik, malko erori

ta, indar neurketa makal,

belaunburu zar, auletan;

bizirik ioanak diran

begi lauso, itzalean;

bizirik bai, otz-ikara,

ezur, gerri gogorretan!

 

Bizirik landare berri,

ondorengo diran seme

eta, alaba maiteetan;

bizirik bai, ain pozgarri,

indartuz datozten mendu,

aingerutxo errugabe,

gure etorri garbietan!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.