L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Gorakunde

 

S. Muniategi

 

Egun garbi eder batean, oñak bideratuz

Uzta-erditze ikusgarriz, eguzkibera,

ain emea dan goitasun, igarotze legunez

begiak egarbera, Iainko aztarna alaitsuz...

belardi, landa, baso, mendi, arnas berriz

Iparra bigun, gozoki dator bai, lurrera,

ur azaletako uin bereziakin itzegiñez,

alako... bizi-ausnartze, egada biotzgarriz...

 

Eta, goi, bidari taldeak duazten bitartean,

arnas billa, biderik bide... bai, ondarreta,

zelai, errekondo, itzalpe atsegiñetara,

eguzki ta aize billa duazen bitartean,

ni ere, nereak narama bai, zerbaiten pozez

tantai urtetsu, larre, soro ta, baserriakin

unea, uneka gozartuz, bideari galdetuz,

bideak narama neretua, bere oñots ezez...

 

Eta, eskurakor dabil aizea egun garbiz

dana, bidetasun goigarri baten doñura;

Izadia zutituz dana, bai, belar, landare...

gogo-elebidezko amets, edertza betean,

ikusgai xamur ta, oargarrienak laztanduz

alako, txori, enara azkarrak bezela,

ioan-etorrizko irriztada arin-ariñez,

gañetarako bultzadatan egoak arrotuz.

 

T'itxaropenezko egungiro barneminduz,

(igeskorra izanda ere gure etorria)

garo-usai oiantsu, bidondo itzalgarriz

begiak argiz bete ta, biotz-oñak arinduz

alako, betiratze sakon, geroko munduz

emai intziritsu bat, betimiñez dabilgu,

zerbaiten kezkaz, bizitzako bide estuan

muin-muiñetaraño arima dana zirkinduz.

 

Bidetasun atsegin, Iaungoikogarria da,

biotz-ikara ezti, egimiñez ernaitua...

eskuz-eskuzko elkarketa, Izadi arloz

dana, begirada, otoi garbietan goitua,

dana, bizi-loratze, betiraunezko gogoz

dana, mingurri-lan, arranotar egobidez

biziari tenka, aundi-txikiz sustartua,

ainbeste amets arildu, barnezko eiotzez.

 

Eta, ekiñaldi bakoitzaren argitasunez...

O, ze egonaldi eder, egada urduriak

norberetza betean eguna eskuratuz!

O, ze gogo-aizeratze, bioztasun garbiak,

goi-ikarazko geroratze ixil-ixillean,

betikoz-betiko, Izadiaren muin-barnez

Eleizpe aundienean Iaungoikoa aitortuz,

gorakunde bizigarri baten baitasunez!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.