| 
 
 
Ene begi aundiak
 
 
 
M. Altolagirre
 
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
 
 
 
Ene begi aundiak, aizean
 
josita, zeruarenak dira;
 
sakon begiratzen dabe,
 
neuri begira dagoz barnetik.
 
 
 
Ni oldozkor eta, begi baga
 
ene betazal idikiakin,
 
amaika atsekabe itzaliz
 
ainbeste zoritxar darakust.
 
 
 
Begira daukat aizea
 
eta, negar dagi ene soin illunak;
 
bere malkoak mamiñean eortziten
 
dira, neure azur eta odoletik duaz
 
eta, lur-loi biurtuz lurgañeratzeko
 
sustarrak billatzen dabil.
 
 
 
Ene begi aundiak, aizean
 
josita, zeruarenak dira.
 
Aizearen gomutan egongo
 
dira bai, neure eroakintzak.
 
 
 
              
             |