Lore kutuna
Satarka
Gaur Udabarri,
Eder, pozgarri...
Baratz zelaiak loretan,
Urretxindorra
Kanta-kantari,
Baserriko zuaitzetan.
Udaberri da,
Ba il... lurrera erori...
Baiña... gaur lore
Orain usairik
Ez loreak... ni
Miñez begira berari!
Zure eriotza
Ikus ta zu
Ez ziñan ez il lurrean,
Zuk azken itzak
Esaten eta
Orduko ziñan zeruan.
Ez negar egin...
Ez negar egin...
Bera an dago goi zeruan...
Aingeruekin
Kanta-kantari,
Jaungoikoren ondoan.
Nik bai negar, nik
Bai miñez negar...
Bera naz, bera zan ona,
Nere olerki
Kaxkar, txiroen
Erderatzaille sakona!
Ta orain zeñek
Itzuli nere
Olerki kaxkar txiroak?
Zuk bezin ongi
Iñork ere ezin
Euskal itz biotzekoak
Bakardadea.. .
Bakardadea...
Orain laguntzaillerik ez...
Zutzaz oroitzen,
Zutzaz pentsatzen,
Eta biotza naigabez!...
Agur azkenik,
Lore kutuna...
Gozoa izan da
Zure eriotza!...
Or zeruan zuk
Jaungoikoari,
Arren, eskatu,
Emen lurrean
Bizi izateko
Guk bear degun laguntza!!!
|