Jesus-ek bere ama topo egiten du
Satarka
Jesus-ek bere
Ama topo
Egiten du...
Biek alkarri
Begira
Gelditzen dira...
Bai begiratze
Ziztakar
Samingarria!...
Bion biotzak
Zulatzerañoko
Begiratze
Begira!!!
* * *
Ama maitea!
Aundiak dira
Nere gorputzeko
Oñazeak...
Aundiagoak
Zure arpegi
Makalari
Ikusi... eta
Nere gogoak
Dituen min da
Naigabeak!!
Alde egin zazu
Nere ondotik,
Ama, arren!
Lenbailen
Aldegin!
Aldegin!
Zergatik etsai
Oien artean
Ibilli nai
Duzu nerekin?...
Zu, nere
Seme on,
Biotzekoa!...
Ez dut alde
Egingo
Zure ondotik...
Zure oñaze
Miñak Zurekin
Nai ditut
Nekaldu...
Gero Zu iltzean...
Nere besoetan
Maitez laztandu!!!
|