|
Dirudunen maitale
Egieder
Dirudunen maitale
nazela amestu al dot
gabaz zori txarrez?
Ala gizonak irain
ori egin al daust gaur
samindu bearrez...?
Diru zalekeria
ezin dot jasan gaurko
txiro gizartean.
Zerk sortu eragin daust
burruka garratz au neuk
nai ezta barruan?
Zorionez Kistogan
eztitu ninduen goiz
guraso maiteak.
Ondasun aundi ori
maitez opa izan eusten
maite ninduenak.
Diruagaz ez eben
nai izan eztituterik
beargin ziran-ta.
Txiroen maitasuna
ezarri nai izan eusten
Kistoren antzera.
Aundikeria, zoaz
azeri anker ori
enegandik urrin.
Labankerizko diru
Otsa, biotzari ez
zirkiñik eragin!
Betoz Kistoren doai
ederrak nire izate
au apaindutera.
Ulermen, maitasuna
ta erruki berbera
nai ditut batera.
Gizartean zar ta ume
gosez iltamuan guk
ezin esan beste.
Ene biotza lertu
bearrez zagoz lertzen
miñez euren alde.
Au da lege bakarra,
beartsua maite izan.
Ta lur ondasunak
aren arte zabalduz,
zuzentasuna egin
bear dau gizonak.
Gizadiko oiñarriak
egi, zuzentasuna ta
maitasuna dira,
azkatasuna garbiaz
bakotxari berea,
ta dator bakea.
|
|