L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 III-IV Geldi ta itsu (1967-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Gorrotoa maitasuna

 

Egieder

 

Gorrotoa inpernuko

illentia da ariman

zitalki sartuta.

Maitasuna zeruko

eztia gizonari

gozaro opalduta.

 

Biotza, maitatzeko

egiña da ta itsutu

egin da zitala.

Baiña zerk ankertu dau

berenez maitatzaille

sortua izan dana?

 

Zer dala-ta dario

ainbeste eden gizonari

anaia minduaz

norbere kidekoa

zapalduz, nazanaren

zigor biurtu naz.

 

Asarre bizi orrek

lupua dirudizu.

Landara itallea;

Txarra da zure egite

guztia. Lagun bage

zoratu antzera.

 

Odol-zale egin zara

baiña lotsa izan ziñan

lotsa-bage ori.

Zeure zitalkeriak,

eriotza, biurtu

zeuntsezan gabari.

 

Anai errubageak

erdi illik lur gaiñean

biotz zauriagaz.

Izarrak bildur, dardar,

illuna ziñaldari,

lur mamiña otzaz.

 

Ta gorrotoa ez da

damutu, egin ditun

zitalkeriekaz.

Azkenian jausiko

da birrinduta utsa dan

anker ori lotsaz.

 

(...)

bako on-edertasuna.

Beti biguna.

Ezbearren aurrean

zabaldu oi dau beti

biotzaren guna.

 

Ulermena, erruki

ta on egitea dauz

ate zabalenak.

Barruari darioz

uriolaz, argia

ta zentzun onenak.

 

Maitasuna ez da aundi

zale, ez arrokeria,

ez alperkeria.

Ongille igikorra da

apaltasunez, lagun

guztientzat ona.

 

Maitasunak ikusten

zauriak odoletan,

ezbearrak gugan.

Errukiz dauz erraiak

urko lagun miñetan

kurutza bidean.

 

Maitasunak ez dauka

ez lotsa ez bildurrik

ordu latzenetan.

Gaiso artean dabil

usteltzen dagoana

indar barriztetan.

 

Maitasuna erruki

ta poza da espetxe

inguruan. Poza

daroatse giltzape

dagozan gaisoei

biotz barrenera.

 

Maitasuna eztai

da edozein ordutan,

argia dario

urko-lagunarengan,

mesedearen garrak

arnasa damotso.

 

Maitasuna ixilla da.

Gizon ankerkeriak

anaia il ezkero,

maitasunak negar ta

negar egingo dautso

errukiz oparo.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.