Liikanen'dar Kirsti dala-ta
B. Enbeita
Filandia'ko Kirsti Liikanen
Erakusten dau biotz aundiko
Ikusten dogun bezela,
Argi ta zintzua dala.
Euskal Errira etorri jakun
Euskera ikasten beiñola,
Ikusten dogu Euskera ikasi
Ederto egiten dabela.
Esaten dausku Euskotar danok
Jakin bear gendukela,
Norbere izkuntza ez jakitea
Lotsagarria dogula.
Iru illabeten barruan dausku
Euskera ederto ikasi;
Gura dabenak egin leikela,
Kirsti'gan dogu ikusi.
Esaten dausku Euskera dala
Edertasunez nagusi;
Au ta guzti be Euskaldun asko
Kontuan ez gara jausi;
Era onetan kontzentzi garbiz
Gu ezin geintekez bizi
Eta Euskaldun izenik bere
Askok ez dogu merezi.
Euskal Erriko emekumea,
Kantuz nator esatera:
Lur maite onen loria eta
Frutu emoille zeu zera;
Zuk nai ba'dozu zure aurtxoak
Ikasi leike Euskera,
Orretarako bear dozuzan
Giltzen jaubea ba'zera,
Arren dirautzut ez galduteko
Eskuan dozun aukera;
Bestela, alperrik, egizko Euskaldun
Emakumea etzera.
|