|
Orban bako lore
B. Enbeita
Zer dakastazu, maite,
Biotzeko lore?
Zuri ta eder zatoz,
Ixil eta bare;
Biotz maite minduaz
Naukazu begire,
Zelan ete zatozan
Ain eder zelaire.
Zure musu zurian
Eguzkiak diz-diz.
Ezti billa erliak
Jolasian aldiz,
Apain agertzen zara
Zelai, baso, mendiz:
Aizea eder, zure
Usai, gozo aundiz.
Olerkiaren muña
Maitalien ames;
Biak maite minduak
Ezin ase lorez.
Txoria ez da eder
Ez ba'dago lumez,
Maitasunik bere ez
Bear dan lez umez.
Dudako loria da
Uda-azkenekua
Eguzki, aize zakar
Miaz arturikua.
Zu zagoz mardul, lirain
Uda-barrikua,
Baiña arimarentzat
Arrisku aundikua.
Lora gazte matia,
Ain zagoz dotore;
Zuri, garbi ta eder
Biotzen endore,
Zuri begira dagoz
Ainbeste kolore.
Beti izan zakidaz
Orban bako lore.
|
|