Bidasoako euskal olerkaria
(Kantuz ta Itxaropenez: LXI)
Markue
Edur ala olatu
ote da orain
zure olerkaria?
nora joan zan
barriro geiago ez etorteko?
nora joan ote-zan
bere olerkari arimea
ainbeste
maite
izan
eban
aizeak azken orduan arnaseari
uko egin eutsonean?
bai
banekian olerkaria zala bera
danok genkian ori:
biotza
eta
olerki-arimearen
ikutuagaz
zaurituta
egoala
danok genkian ori
eta
sorterri baztarretik
aldendu barik
gelditu zala
emen:
orregaitik
ez ebala
itxi
bere
etxea,
lorategia
erria
mendiak g
itxasoak o
iturriak i
bidasoak e
ezkutuan jainkoa t
a
n
euria l
edurra a
aizea i
urtearoak ñ
odola o
samiña a
burdiña k
txoria
biotza
lurra...
............
...........
orri zurian luma baltzagaz idatzi eban bere euskal
olerkia
bidaso-bazterreko
alxifre negarti legortuaren ondoko
kurutze
zarraren
kerizpetan
izango dira
orain
bere
gorpuarenak
eta
goietan
bere
arima
garbia,
baiña
bidasoa-
-inguruetan
dabiltza
egan
bere
euskal-
-olerki-
-arimearen
lorratzak
eta bakearen alde dabiltzan alardeko gudariak igoten
dabeenean
aldabeko
gure martzial deunaren
olerkariak baso-elizatxura
be
goizeko
aizeagaz
batera abestuko
dau
i-
rundarren
eta
bidasotar
danen
bakezko
gerratearen
alde.
euskal olerkariak ematen dozuzan artean
(zorionak! bidaso-bazter zoragarri!!
gero... e'tzara izango geiago euskalerri)
|