Bizi gorapen
Muniategi'tar Sabin
Gora, aupa bizitzaren emaitasuna!
bai lur,
bai itxasoz
eta, bideetako goiz-arrats ibilgarriz,
bizitza dan guztia
norbereka,
atz-begietan
betikoz,
egamin;
bakoitza bere izakera
adur,
bere eresiz;
bakoitzaren biotz-muin,
goi berezia,
amets-ikutuka,
gogora ekarriz.
Betor bai gora-miñez, irauntza pozgarriz
bere oinbide,
bere zoriz;
betor eguzki epel
eta, beroz;
Illargi bete
eta, lañoz;
Iaungoikozko iturrietan aozpetua,
betikotasun, gose,
eskugarriz.
Betor bideari bere goia emanaz
bere, arantza,
bere lorez;
betor bai,
gizontasunezko egintzaz,
bata-bestezko bideratze,
ta, oinkadarik bulartsuenaz.
Betor,
Udaberri eskeinkor, arnas berritu,
Udaberri gaindu, eder bat bezela,
txintadarik baikorrenaz;
betor, argia goituz
maite-irrintzika,
bere bizi-nai,
bere zorion-egarriz;
betor, bai, gogoz,
Izadiaren berezko bultzada
biztuerarik argienaz.
Betor bai,
liparrez, egunka...
bakoitzaren sen, gogo, asmoz...
bakoitzaren kezka, arduraz,
bakoitzari
berea emanaz.
Betor bai, onez,
bakoitza bere ele,
mintzaira sakonez;
bakoitza bere goi,
bere lurrera;
betor,
bakoitza bere amesgai,
bere akats-utsune,
gau-egun eder guztien loreiltasun,
ikara biozkorrez;
betor noranai,
goiz-gora,
arratsez...
begiak eletuz,
biotzik zabalenez;
eta eder-arteko eskeintza,
emaitzarik bizienez.
Baño, batez ere,
betor,
izar,
lore,
odeibide txuri-oztiñez
edo, oinpeko arri-kaxkar,
arri ibiltari ta, aitzburu agetu
tinkoenaren egokitasunez;
betor alai,
zugazpe,
ibai
eta, zelai-artez...
bakoitza bere biotz on,
bere gogo mardul,
iriñik onenez...
biziari darion izanbide,
emaitzarik ederrenez.
O!, Izadi!
O!, Bizi!
O!, Etorri!
Atozte bai
ale zindo,
atoz zu,
zu, ene Gizon!
Begi argi,
esku garbiz
biurrikeririk gabe...
atoz zu,
zu batez ere!
Oñots bakoitzaren bizi-bildura,
gogai, izakitasunez;
bakoitza bere ibilbide
ta, ioan-etorri,
sakon-azalez...
Betor,
eguna bizi
eta irabaziz,
lenaren gogo, txustar-berritze,
aurrerapenik bultzakorrenez;
betor,
zar-berriz,
bere etorbide
arnas betikorrez,
gizatasuna darioten ongarri,
bere muin-barrutiko bizigai,
iturri gardenez.
O, bai,
atozte onez,
elkar-girozko eguntasun,
irrintzi goitarrez;
iriñik onenaz landuriko
maite-munkada bizitsu,
orerik garbienez!
|